Bisita geologiko gidatua Elgoibarren

2017
Iraila
23
Noiz:
2017/09/23 18:00
2017/09/23 20:30
Non:
Elgoibar
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Inma Muguerza hidrogeologa elgoibartarrak gidatuko du bisitaldia. Plazak mugatuak dira. Izena emateko, interesatuek infohydrolur@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar dute, edota 943 90 16 54 telefonora deitu.

ada erakutsi eta azaleratu da Elgoibarko kaleek egiazko altxor geologikoak gordetzen dituztela. Tokiko Inma Muguerza hidrogeologak hainbat bisita gidatu egin ditu azken hileotan Debabarreneko udalerritik eta bere inguruetatik, bertan aurkitzen diren berezitasun geologikoak ezagutzera emateko xedez.

'GEOelgoibar. Geologia herriko kaleetan zehar' da datorren irailaren 23an egingo den bisitaren izenburua. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Kalegoen plazatik. Bi ortu t'erdiko bisita gidatua izango da, non partehartzaileek Elgoibar ikuspegi geologiko batetik ezagutuko duten. Izan ere, etxe atarietan, fatxadetan edota lehioetan milioika urte dituzten elementu fosilak ikusteko parada izango dute, eta gaur egun herriko alde zaharra osatzen duten hainbat etxe eraikitzeko erabili ziren harrien jatorria ezagutuko dute (Markinako kaliza, Lasturgo kaliza grisa, Baztango harri gorriak, Canadako, Egiptoko eta Finlandiako granitoak...)

Plazak 25 pertsonetara daude mugatuak. Interesatuek izen-eman behar dute  e-posta helbidera idatziz, edota 943 90 16 54 telefonora deituz.