Bertso musikatuak larunbatean, abuztuak 5, Mutrikun, Jon Martin eta Oskar Estangarekin

2017
Abuztua
5
Noiz:
2017/08/05 22:30
2017/08/06 00:00
Non:
Mutrikuko Txurruka Plaza
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Abuztua ekitaldiz josita dator Mutrikun. Larunbat honetan, hilak 5, motorrak berotzen hasteko aukera paregabea izango dute bertaratzen diren guztiek, Txurruka Plazan gaueko 22:30tik aurrera eskainiko den Bertso Musikatuaren eskutik. Jon Martin eta Oskar Estanga bertsolariak igoko dira oholtzara bertso ikuskizun originala eta dibertigarria eskaintzeko.

Sarrera doakoa da. Gogoak eta gozatzeko prestutasuna eraman besterik ez dituzu. Anima zaitez!