Argazkilaritza maiatzean

2014
Maiatza
1
Noiz:
2014/05/01 08:55
2014/05/31 08:55
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Erakusketa/Argazkilaritza (Eibar)

Ospakizunetan murgilduta gaude: orain dela 175 urte aurkeztu zen Argazkia Parisko Arte eta Zientzien Akademian; 90 urte betetzen ditu aurten Eibarko Klub Deportiboak, eta orain dela bost urte jaso zuten elkarte moduan Argazkilaritzako Sari Nazionala. Horrez gain, aurten, Espainiako Argazkilaritza Konfederazioak, argazkilaritza zabaltzeko Mezenasgoan egindako lanarengatik Eibarko Udalari emandako saria ere badute ospatzeko.

2014 argazkilaritza-maiatzean programan irudi-bilduma zaindua eskainiko dute zazpi erakusketetan banaturik. Aurreko edizioetan bezala, estudio argazkiak doan eskainiko dituzte, eta aurten argazkilari minutulariei dedikatutako espazioa ere izango dute. Eta jakina, Argazki Rallya ere egongo da.

Ikasten jarraitzeko, Master-Class  bat proposatu nahi dute, Vu agentziako Jose Manuel Navia argazkilari dokumentalaren eskutik. 

informazioa