"Anfitriones" programako 3 ikastaro eskainiko dira azaroan Debegesan, turismo arloko profesionalei zuzenduta

2017
Azaroa
14
Noiz:
2017/11/14 08:00
2017/11/15 18:00
Non:
Debegesa
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Bisitariari ematen zaion zerbitzua eta arreta hobetzeko helburua du programak eta azaroaren 14an eta 15ean eskainiko da Debegesan. Izena emateko epea zabalik da azaroaren 8ra bitarte.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez eta Turismoko Estatu-Idazkaritzarekin lankidetzan, “Anfitriones” programako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea ireki du. Izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da.

Trebakuntza-saio hauekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du: parte hartzen dutenek, euren eguneroko lanean, bezeroei tratu bikaina emateko praktika eta teknika berriak erabil ditzatela. Aldi berean, laneko giroa hobetzea eta talde-lana suspertzea ere lortu nahi da, zalantzarik gabe bezeroak eramaten duen inpresioa hobetzeko eragina duen langileen gogobetetasuna lortzeko.

Ikastaroak %100 finantzatuta daude eta Euskadin eskainiko direnak honakoak dira:

Debegesan, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis):

  • Azaroaren 14an (15:30 - 19:30) “Behar berezidun  bezeroei zuzendutako arreta” 
  • Azaroaren 15ean (9:00 - 13:00) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin” 
  • Azaroaren 15ean (15:30 - 19:30) “Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu (Euskadi)

 

Getxo Elkartegian (Bizkaia):
- Azaroaren 13an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta” 
- Azaroaren 13an (15:30-19:30) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin” 
- Azaroaren 14an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu”.

Eta Gasteizko Salburua Parkeko “Ataria”-n:

  • Azaroaren 16an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta”
  • Azaroaren 16an (15:00-19:00) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin” 
  • Azaroaren 17an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu” 
  • Azaroaren 17an (15:00-19:00) “Harrera atseginez egiteko formulak”

 

Informazio gehiago:

    - Eposta: anfitriones.presencial@segittur.es 
    - Telefonoa: 93 008 00 75, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.