Aingeru Guardako Jaiak Mendaron

2018
Martxoa
1
Noiz:
2018/03/01 11:00
2018/03/04 22:00
Non:
Mendaro
Gehitu zure egutegira
iCal
Trikitilariak, bertsoak eta herri kirolak Mendaroko Aingeru Guardako jaietan, ostegunean eta igandean

Beste behin ate joka dira Mendaroko Aingeru Guardako Jaixak. Izen berbera duen Jai Batzordeak antolatuta, eta Mendaroko Udalaren laguntzaz, ostegunean, martxoak 1, hasiko dira festak, goizeko 11:00etan ospatuko den meza nagusiaren eskutik.

Igandea, martxoaren 4a, izango da ezbairik gabe egun handia, euskal tradizioz jositako jardunaldia izango baita: 11:45 herri kirolen erakustaldia egingo da, eta trikitali zein bertsolariek goizaldea ederto girotuko dute. 12:30ean meza nagusia egingo da, eta ondoren, trikiti soinuek eta bertsoek jarraituko dute, Aingeru Guardako Jaixak behar bezakla amaitzeko.