Aingeru Guardako Festak Mendaron

2017
Martxoa
5
Noiz:
2017/03/05 12:00
2017/03/05 20:00
Non:
Mendaro
Gehitu zure egutegira
iCal iCal
Gaur martxoak 1 ekin zaio jaiari eta igandean, hilaren 5ean, herri kirolak, trikitilariak eta bertsolariak izango dira gozagarri bisitari zein bertakoentzat

Mendaroko Aingeru Guardako festei gaur eman zaie hasiera ohiko meza nagusiarekin eta igandean, martxoaren 5ean, izango dute jarraipena euskal tradizio kutsua duen jai honek.

Udalak eta Aingeru Guardako Jai Batzordeak antolatutako festaren egun handia igandea 5a izango da. Eguerdiko 12:00etan meza nagusia ospatu ostean, trikitilariek eta bertsolariek Mendaroko bazterrak girotuko dituzte euren emanaldiekin. Halaber, betiko lez, herri kirolen erakustaldia egingo da. Ezbairik gabe, plan polita izango da euskal tradizioz jositako festa gustatzen zaien bisitarientzat. Animatu eta bisitatu Mendaro!