Abuztuko asteburuetan (5,12 eta 19) kontzertuak izango dira Txurruka plazan, gaueko 22:30tik aurrera:
- Abuztuak 5: Bertso musikatuak Oskar Estanga eta Ion Martin bertsolariekin.
- Abuztuak 12: Sara Zozaya eta Itxaso Navarroren kontzertua.
- Abuztuak 19: Munduko musikak Enekora taldearekin.
Donostiako Musika Hamabostaldiak Mutriku izango du geltoki
Bestalde, abuztuaren 24ean, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik bi saio izango eskainiko dira:
- 17:30ean Zabiel plazan, Kantu kontari emanaldia Saioa Aizpurua eta Ane Artetxerekin
- 19:00etan Santa Katalina Komenduan, Kamara kontzertua Klara Mendizabal, Elisa Di Pietro eta Oier Etxabururekin.