‘ADECAP Elkarteak 25 urte’ aldi baterako erakusketa

2016
Apirila
6
Noiz:
2016/04/06 18:00
2016/04/30 13:00
Non:
EIBARKO ARMAGINTZA MUSEOA
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Apirilaren 7tik 30era bitartean Armagintzaren Museoan. Inaugurazioa apirilaren 7an arratsaldeko 18:00etan.

Euskadiko elkartze-zinegetiko mugimenduaren historia eta honek estatu mailan izandako oihartzunari buruzko erakusketa honekin ospatuko ditu ADECAP-ek (Ehiztari eta Arrantzaleen Defentsarako Elkartea) bere zilarrezko ezteiak. Elkarte honen historiako mugarri handien berrikuste kronologikoa aurkezten da erakusketa honetan.  1991.urtean, Donostian izandako ‘Kontrapasa’ren aldeko manifestaldi jendetsutik hasi, eta 2015.urtean, FACE (EBeko Ehiza eta Zaintze Elkarteen Federazioa) elkartearen bidez, ADECAPek Bruselara iristea lortu zuen arte. Miguel Delibes idazleak, bere heriotza unerarte elkartearekin izandako elkarlana ere azpimarratzen dute. 

ADECAPen 25.urteurrenaren harira antolatu da jarduera hau. Eibarko Armagintzaren Museoan. Izaera sinbolikoa du museoak, euskal arma industriaren erdigunean dago kokatuta eta geografikoki EAEaren zentroan dago, ondorioz, erakusketa hau aurkezteko leku aproposa da.