Elgoibarko San Bartolome jaiak, abuztuak 22 eta 28 bitartean

2017
Abuztua
22
Noiz:
2017/08/22 09:00
2017/08/28 00:00
Non:
Ellgoibar
Gehitu zure egutegira
iCal iCal

Abuztuan, berriz, hilaren 23an San Bartolome jaiei ematen zaie hasiera (kontsultatu 2017ko egitaraua hemen). Herriko jai nagusiak dira, patronalak, eta jai horietan hainbat eta hainbat ekintza izaten da. Batzuk aipatzearren; sokamuturra eta Mauxitxa Txaranga. San Bartolome jaietan Txiki eguna izaten da nagusi. Benetan berezia izaten da egun hau. Izan ere, garai batean, goizeko sokamuturraren ostean, jendeak mahatsa jateko ohitura zuen. Egun batean, norbait jendeari mahats aleak botatzen hasi zen eta, denborarekin, mahats aleekin egiten zena ardo beltzarekin egitera pasa da. Horrela bada, gaur egun, Txiki egunean herritarrak kamiseta zuria eta zapi gorria jantzita ateratzen dira. Goizean koadrila osoa elkartu eta txikiteoa egiten dute. Txikiteo horretan batak besteari ardo beltza botatzen diote, guztiek ardoz blai bukatu arte. Arratsaldeko 2ak aldera, herritarrak Errosario kalera joan eta, Mauxitxa txarangaren musikari jarraituz, kalejira luzea egiten dute festa giroan Foruen Plazara iritsi arte.1932an San Bartolome txiki egunean, eguerdian "Soka-dantza" dantzatzen hasi zen. Gaur egun San Bartolome egunean dantzatzen da, eta elgoibartarrentzat ohore haundia da dantza honekin omendua izatea.Elgoibarren, jaietan izaten diren sokamuturrek izugarrizko garrantzia dute.