Ur Kirolak

Ur Kirolak

Surfa, piraguismoa, urpekaritza...

Debabarreneko kostaldeak aukera paregabea eskeintzen dizu ur-kirolak praktikatzeko. Malkar eskuraezinak, amaierarik gabeko hondartzak, errekak, portuak...era honetako kirolak behar dituzten baliabideak eskuratzeko aukera eskeintzen bait dizu.

Debabarrena,surf-a praktikatzeko leku ezinhobea da. Debako Santiago hondartza eta Mutrikun Alkoleako kalak oso preziatuak dira kirol mota hau praktikatzen duten guztientzat; mundu osoko surfistak urbiltzen dira gune hauetara, kirol hau praktikatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak aurkitzen bait dituzte.

Eskualde honetan urpeko jarduerak ere badute lekua. Mutrikuko portutik eta Debako darsena berritik antolatzen diren irteerak, kantabriar urpeko bizitza ezagutzeko aukera eskeintzen dizkizue.Urperaketak urte osoan zehar antolatzen dira.

Itsasoarekin erlazioa duten jarduera mota guztiek oso sustraituak daude:arrantza,piragüismoa,bdy board...


Surfa

Surfa Euskal Herriko Ur-Kirolen artean oso sustraitua dagoen kirola da. Debabarrenean ohiartzun handia du non Debako hondartzan urte osoan zehar praktika daiteke.

Euskal kostalde osoa kontuan izanik, surfa praktikatzeko ibilbide bat sortu da."Spot" delako lekuek, kirol mota honetarako beharrezkoak diren zerbitzu eta informazioa (olatuen ezaugarriak, lekuaren ezaugarri bereziak...) eskeintzen digute.