Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Euskal Kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea

geoparkea

Mutriku, Deba eta Zumaiak osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea, berebiziko garrantzia duen ondare geologiko, paisajistiko eta kulturala biltzen duen lurraldea. Geoparkeak geoturismo edo natura-turismoaz gozatzeko hamaika aukera eskaintzen dizkigu, zein baino zein erakargarriagoa.

Bertan gure planetaren iragana esploratzeko eta bere misterioak ezagutzeko aukera eskaintzen dizugu, Flyscharen edota Karstaren Ibilbideetan barrena.

Naturaz gozatu nahi baduzu edota bertako kultura, ohitura eta gastronomia ezagutu nahi badituzu, Euskal Kostaldeko Geoparkean osagai hauek guztiak topatuko dituzu. Informazio gehiago www.geoparkea.com atarian.

 

Lotura interesgarriak:

- Euskal Kostaldeko Geoparkea

- Bisita gidatuak

- Experiencia TOP Euskadi "Ruta del Flysch"

- Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoa

- Algorri Ezagutza Etxea, Zumaia