Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

2018/03/07
Berdel Eguna bertan da dagoeneko. XXIII. edizio honetan, bisitariek eta herritarrek, urtero lez, aukera ezin hobea izango dute arrain bikain hori dastatzeko, festa-giro herrikoi paregabean murgilduta. Zatoz!

Mutriku buru-belarri murgilduta dago Berdel Egunaren XXIII.edizioaren prestakuntza lanetan, ezbairik gabe benetako itsas-zaporea duen herri honen urteko jai gastronomiko garrantzitsuena.

Urtero bezala, eta martxoaren 24ko egun handiari ekin baino lehenago, datorren ostiralean, martxoak 16, 'Mutrikuko Berdela' aipamen bezeria emango zaio Goizeko Izarra Ikastolari, arratsaldeko 20:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

Berdel usainez zipriztinduko dira Mutrikuko kaleak martxoaren 24an

Ba al da modu hobeagorik apirileko hilabeteari ekiteko, Mutrikun berdelez egindako platerez festa giroan gozatzea baino? Mutrikuko Berdel Eguna Euskadiko egutegi gastronomikoan azpimarratzen den hitzordua da. Izan ere, berdelaren inguruan egiten den jai hau aukera paregabea da arrain bikain hori hainbat eratan prestatzen ikasi eta dastatzeko; beti ere, noski, festa-giro herrikoian eta Mutrikuko portua bezalako paraje ederrean.

Kontsulta ezazu hemen behean martxoaren 24rako eta bezperarako taxututako ekintza-sorta zabala eta egin tarte bat zure agendan... Zatoz Mutrikura eta gozatu Berdel Egunaz!

Martxoak 16, ostirala

20:00etan  'Mutrikuko Berdela' Aipamen Berezia Goizeko Izarra ikastolari

Martxoak 23, ostirala

19:00etan Gravni Zesta Punta txapeleta Miruaitz Frontoian: Gipuzkoako Selekzioa-Bizkaiko Selekzioa; kadete, jubenil eta nagusi mailan. Antolatzailea: Gipuzkoako Zesta Punta Federazioa.

Martxoak 24, larunbata, BERDEL EGUNA 

10:00etan Zesta Punta Miruaitz Frontoian.

12:00etan Mutrikuko Kalatxori bela elkarteak antolatuta, Mutrikuko Belauntzien arteko txapelketaren hasiera.

10:30 eta 15:00 bitartean Artisau eta sortzaileen azoka,Txurruka Plazan.

12:00etan: Trikitilariak herriko kaleetan zehar.

12:00etatik aurrera: Berdel Pintxoak doan herriko tabernetan.

13:00etan Herriko Abesbatzen kontzertua Zabiel Plazan.

17:00etan Mutrikuko XIII.Belauntzien Txapelketaren bukaera.

18:00etatik aurrera, Berdel Pintxo Dastaketa herrikoia Mutrikuko Portuan

20:00etan kontzertua: Guda-Dantza.

Mutrikuko Berdel Eguna, ate joka

Mutrikun urtero ospatzen den Berdel Egunaren argazki bat. / Argazkia: Mutrikuko Turismo Bulegoa