Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Musika, zezenak eta beste hainbat jarduera asteburu honetan Debarren Eguna ospatzeko

Musika, zezenak eta beste hainbat jarduera asteburu honetan Debarren Eguna ospatzeko

2017/05/16

Debarrek urtero lez euren eguna ospatuko dute maiatzaren hirugarren astean. Hilak 21 izango da egun handia, baina asteburu guztian zehar ekintza anitz izango dira gozagarri bisitari zein bertakoentzat

Gehiago irakurri

Ermua jai-giroan murgilduko da asteburu honetan Letra Galiziarren XXXIII.edizioaren eskutik
  • Galizia
  • Gastronomia
  • Turismoa
  • Letra Galiziarrak
  • Ermua
  • Galiziar olagarroa
  • Tradizioa

Ermua jai-giroan murgilduko da asteburu honetan Letra Galiziarren XXXIII.edizioaren eskutik

2017/05/12

Debabarreneko udalerrira gerturatzen direnek Galiziako tradizioa gertutik ezagutzeko aukera izango dute: dantza tipikoak, gastronomia galiziarraren dastaketa, eta kirol erakustaldiak izango dira ostiralean, larunbatean eta iganden, 12, 13, eta 14 hurrenez hurren. Ez ezazu galdu! Zatoz Galiziako zapore eta ohiturez gozatzera!

Gehiago irakurri

Elgoibarko Kalegoen Plazak dantza erakustaldi bat hartuko du datorren larunbatean
  • Elgoibar
  • Debabarrena
  • Turismoa
  • Dantzaren nazioarteko eguna
  • Biraka

Elgoibarko Kalegoen Plazak dantza erakustaldi bat hartuko du datorren larunbatean

2017/05/02

Dantzaren Nazioarteko Egunaren baitan, Biraka Dantza Taldeko 200 bat lagunek herriko kaleak hartu eta Kalegoen Plazara eguerdiko 12:30ean ikuskizun ederra eskainiko diete bertaratzen diren bizilagun zein bisitariei

Gehiago irakurri

Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan

Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan

2017/04/27

Mendaroko taberna eta jatetxeek beren pintxo onenak bisitarientzat eskuragarri jarriko dituzte datorren maiatzak 6 eta 7ko asteburuan. Zatoz eta gozatu gastronomia onenaz!

Gehiago irakurri

Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan
  • Debabarrena
  • Gastronomia
  • Mendaro
  • Turismoa
  • Pintxo lehiaketa

Mendaroko establezimenduek proposamen onenak eskainiko dituzte V Pintxo Lehiaketan

2017/04/26

Mendaroko taberna eta jatetxeek beren pintxo onenak bisitarientzat eskuragarri jarriko dituzte datorren maiatzak 6 eta 7ko asteburuan. Zatoz eta gozatu gastronomia onenaz!

Gehiago irakurri

Taloa dastagai izango da Lasturren igande honetan
  • Lastur
  • Deba
  • Erromeria
  • Kapeak
  • Talo Eguna
  • errotak

Taloa dastagai izango da Lasturren igande honetan

2017/04/25

Dasta ezazu euskal plater tradizional hau Lasturgo bailara ezkutuan. Talo Egunaren baitan hainbat jarduera antolatu dira, pertsona orori zuzenduak, hala nola, errotetara bisita, bazkaria, edota bazkal osteko erromeria. Hori guztia txorizo eta arto-opil usai artean. Etor zaitez Lasturrera eta gozatu Talo Egunaz!

Gehiago irakurri

Debako Pasealeku Estalia margolan erraldoiez jantzi dute Haitz-Haundiko kideek
  • Haitz Haundi
  • Frida Kahlo
  • Maialen Lujanbio
  • Deba
  • Mikel Laboa
  • Artea
  • Xabier Lete
  • Pintura

Debako Pasealeku Estalia margolan erraldoiez jantzi dute Haitz-Haundiko kideek

2017/04/25

Aurrerantzean zonalde horretatik igarotzen den bizilagun eta bisitari orok kulturaren arpegi ezagunen erretratu erraldoiekin egingo du topo: Frida Kahlo, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Maialen Lujanbio. Haitz Haundiko kideek egin dituzte margolan horiek, pintura elkartearen 25. urtemuga ospatzeko.

Gehiago irakurri

Egitarau zabala Eibarko bonbardaketaren 80.urteurrena oroitzeko
  • 80 urteurrena
  • Eibar
  • gerra zibila
  • bonbardaketa
  • memoria historikoa

Egitarau zabala Eibarko bonbardaketaren 80.urteurrena oroitzeko

2017/04/24

Gerrateak hiri armaginean orain dela 80 urte utzitako aztarna lazgarria gogora ekartzeko hainbat jarduera antolatu dira apirilaren 25 eta 30a bitarte.

Gehiago irakurri

Liburu-trukea, Saizarbitoriarekin solasaldia eta beste hainbat ekintza Mutrikun Liburu Astearen baitan
  • Liburu Astea
  • Literatura
  • Debabarrena
  • Mutriku
  • Turismoa
  • Ramon Saizarbitorioa

Liburu-trukea, Saizarbitoriarekin solasaldia eta beste hainbat ekintza Mutrikun Liburu Astearen baitan

2017/04/24

Liburuaren Astea hementxe dugu eta Mutrikuko Liburutegiak zenbait jarduera antolatu ditu irakurketa gustuko dutenei zuzenduak. Aitzaki paregabea zalantzarik gabe Mutriku eta herriko kultura zein bazterrak ezagutzeko.

Gehiago irakurri

Morkaiko Eguna, mendiaz familia giroan gozatzeko aitzaki ederra
  • MENDIA
  • ELGOIBAR
  • DEBABARRENA
  • FAMILIA PLANAK
  • TURISMO AKTIBOA
  • MORKAIKO EGUNA

Morkaiko Eguna, mendiaz familia giroan gozatzeko aitzaki ederra

2017/04/21

Morkaiko Eguna antolatu du Morkaiko Mendi Elkarteak beste behin. Datorren maiatzaren 13an egingo da eta bi ibilaldi izango ditu: Elgoibarko Mendi Itzulia, eta etxeko txikienei zuzendutako Elgoibarko Itzulitxoa. Hitzordu hori bertako zein kanpoko mendizaleen topagune izango da. Eman izena eta gozatu Debabarreneko mendien edertasunez eta berauek gordetzen dituzten altxorrez familia-giroan!

Gehiago irakurri

Debabarrenak turismo fluxu historikoa izan du Aste Santu honetan

Debabarrenak turismo fluxu historikoa izan du Aste Santu honetan

2017/04/19

Bisitari ugari hartu ditu eskualdeak azken jaiegunotan. Hala berresten dute datuek: 2016an baino %32 turista gehiago etorri da Debabarrenera Aste Santutako oporrez gozatzera. Turismoa goranzko joera ari da hartzen, ez bakarrik Euskadiko hiriburuetan, baita kostaldeko herrietan zein barnealdean ere.

Gehiago irakurri

Ballet-a protagonista bihar Debako ibaiko pasealekuan
  • Ballet
  • debabarrena
  • Dantza
  • Deba
  • kultura
  • turismoa

Ballet-a protagonista bihar Debako ibaiko pasealekuan

2017/04/07

Gehiago irakurri

Eibar eta txirrindularitza, Itzuliko tandem perfektua

Eibar eta txirrindularitza, Itzuliko tandem perfektua

2017/04/03

Txirrindularitza interes gehien suspertzen duen kiroletako bat da Eibarren. Urtero Debabarreneko herriak Euskal Herriko Itzuliaren hainbat etapa hartzen ditu. 57. edizio honetan lasterkari entzutetsuenak bertan izango dira bi egunez: apirilaren 7an Itzuliaren jardunaldi gogorrenetarikoa Bilbotik irten eta Eibarrera iritsiko da. Larunbatean, hilak 8, udalerrian bertan hasi eta amaituko den erlojupeko ospetsuarekin emango zaio amaiera Itzuliari.

Gehiago irakurri

Asteburu kulturala Soraluzen, bi kontzerturen eta hitzaldi baten eskutik
  • Siria
  • Debabarrena
  • Soraluze
  • Kultura
  • Eh Sukarra
  • Turismoa

Asteburu kulturala Soraluzen, bi kontzerturen eta hitzaldi baten eskutik

2017/03/31

Debabarreneko udalerriak kultur kutsua izango duen asteburua du aurretik. Gasteizko Adurtza otxoteak eta EH Sukarrako Norton Gorosabelek aktuazio bana eskainiko dute larunbatean apirilak 1, ordu berdinean baina toki ezberdinetan. Egun berean, bere aldetik, Askapena elkarteko Xabi Lasak Siriari buruzko hitzaldia eskainiko du Arrano elkartean

Gehiago irakurri

20.000 berdel pintxo baino gehiago dastagarri izango dira larunbatean Mutrikuko jai-gastronomiko handienean

20.000 berdel pintxo baino gehiago dastagarri izango dira larunbatean Mutrikuko jai-gastronomiko handienean

2017/03/28

Mutrikuko hitzordu gastronomiko nagusia heltzear da. Berdel Egunak gero eta entzute handiagoa du Gipuzkoa eta Euskadi mailan. Eta ez da gutxiagorako ere. Ondorengo zifrek hala berresten baitute: larunbaterako, apirilak 1, 20.000 pintxo, 5.000 berdel erreak eta berdelez egindako 1.000 marmitako razio emango dira. Eta hori guztia paraje berdingabe batean, Mutrikuko portuan. Benetako itsas-zaporea inoiz baino dastagarriagoa izango da Berdel Egunaren XXII.edizio honetan. Ez diozu plan honi ezetzik esango, ezta?

Gehiago irakurri

Bowiren hit-ak Eibarren, Madril eta Bartzelonan entzungai izan ostean
  • David Bowie
  • Eibar
  • Debabarrena
  • Musika
  • David Brighton
  • Coliseo

Bowiren hit-ak Eibarren, Madril eta Bartzelonan entzungai izan ostean

2017/03/27

Eibarko Coliseo Antzokiak musikari britainiarraren abesti onenak hartuko ditu gaur hilak 27 David Brighton imitatzailearen eskutik. 'The Ultimate David Bowie experience' du izenburutzat Las Vegas hirian glam-aren erregearen omenez sortutako show horrek. Kontzertua gaueko 20:30an izango da, eta lehiatilak ordu bete lehenago irekiko dira sarreren salmentarako.

Gehiago irakurri

Deban bihar egingo diren emakumezko bi txirrindularitza probek herria eta eskualdea ezagutzeko parada eskainiko dute
  • debabarrena
  • deba
  • turismoa
  • emakumezko
  • kirola
  • txirrindularitza

Deban bihar egingo diren emakumezko bi txirrindularitza probek herria eta eskualdea ezagutzeko parada eskainiko dute

2017/03/24

Debabarreneko herriak bihar larunbata martxoak 25 emakumezko txirrindulari txapelketa bat hartuko du. Amaika Bat taldeak antolatu du kirol hitzordua; lehenengo edizioa da eta berezitasun nagusi bat izango du: bi ibilbide izango dira ikusgai, bat kadete mailakoei zuzendua, 40 kilometrotakoa, eta bestea junior eta elite kategorientzat (75km). Bi bideak Deba eta eskualdeko toki enblematikoenetatik igaroko dira.

Gehiago irakurri

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean

Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean

2017/03/23

El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko

Gehiago irakurri

Bertsoak, antzerkia eta poesia Aitzbeltz-eko koban Motxaila Eguna ospatzeko
  • FESTAK
  • DEBABARRENA
  • MENDARO
  • TURISMOA
  • AITZBELTZ
  • MOTXAILA EGUNA

Bertsoak, antzerkia eta poesia Aitzbeltz-eko koban Motxaila Eguna ospatzeko

2017/03/23

Urtero lez, Motxaila Eguna ospatuko da Debabarreneko herrian datozen ostiral eta larunbatean, martxoak 24 eta 25, hurrenez hurren. Ostiral gauean Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Jone Uriak bertso-saioa eskainiko dute San Agustin kultur gunean eta larunbatean gaztetxeak zein Aitzbeltzeko kobazuloak hainbat jarduera hartuko dituzte, hala nola, ipuinak, bertsoak, antzerki-saioak, herri bazkaria, edota jaia ixteko erromeri dantzaldia. Ez galdu aukera hau eta zatoz Mendarora festa-giroan murgiltzera!

Gehiago irakurri