Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarrek Guinness errekorra lortu du, eraldatzen den munduko giza-irudi erraldoiena egiteagatik

Eibarrek Guinness errekorra lortu du, eraldatzen den munduko giza-irudi erraldoiena egiteagatik

2017/09/14
Ekainaren 22an Eibarren AKEBAI plataformak antolatutako ekimenean, 2.500 lagunek irudi erraldoia osatu zuten Untzaga plazan Largest transforming human image errekorra gainditzeko asmoz. Orduan, Dubaik zuen errekor hori 2.223 lagunekin.

Egun horretako prestaketan 100 bat lagun aritu ziren lanean fin, dena ondo irten zedin (lurrean irudia marrazten, materiala prestatzen eta banatzen, parte hartzaileei instrukzioak ematen, plazaren inguruko lau sarbideak zaintzen, sarrerak antolatzen, txipak kontrolatzen, jendea leku egokian kokatzen, mikrofonotik jarraibideak ematen, kronometratzen, ekitaldia dinamizatzen…), baina dena gogoz eta irrifartsu. 2.500 parte-hartzaileek, berriz, ondo baino hobeto bete zuten esandakoa. Ikusleak, aurkezleak, kazetariak, argazkilariak … denak primeran!

Guinness World Recordsek guk bidalitako frogak edo ebidentziak (argazkiak, filmazioak, lekukoen deklarazioak, kronometratzaileen deklarazioak…) aztertu ondoren, gure Largest transforming human image errekor saiakera /eskaera ontzat  eman du; beraz, ofizialki Eibar da gaur egun Guinness errekor horren jabe.

Zorionak eibartar guztioi eta eskerrik asko!

Eibarrek Guinness errekorra lortu du, eraldatzen den munduko giza-irudi erraldoiena egiteagatik

Eibarrek du Largest transforming human image kategorian Guinness errekorra