Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarko Antzerki Jardunaldien 41.edizioa, otsailak 16 eta 23 bitartean

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41.edizioa, otsailak 16 eta 23 bitartean

2018/01/26
Otsailaren 16an, Giza Estatuen XVI. edizioa izango da. Bi egun beranduago, otsailaren 18an, Coliseoak "Entre actores" hitzaldi-solasaldia hartuko du Eibarko Antzerki Jardunaldiei hasiera emateko, 19:00etan. Gure artean izango dugu hainbat edizioetan antzezle bezala aritzeaz gain, 2007ko edizioan Jardunaldiak aurkeztu zituen José Sacristán. Bere alboan izango dira Gurutze Beitia antzezle, zuzendari, gidoigile eta erregistro eta ospe handiko aurkezlea, baita Imanol Arias eta Inaki Miramón ere. Sarrera doakoa izango da. Beste batzuen artean, sei talde edo konpainia euskaldun izango dira; 4 antzezlan euskaraz eskainiko dituzte eta beste lau gazteleraz.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41. edizioa 2018ko otsailaren 16tik martxoaren 23ra bitartean luzatuko da, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian taularatuko diren obra ezberdinekin. Edizio berria gaur astelehena, urtarrilak 22, aurkeztu dute Udaletxean eta bertan izan dira Eibarko Alkate Miguel de los Toyos, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria, María José Tellería Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura zuzendaria, Patxi Lejardi Kultura zinegotzia eta Juan Ortega Jardunaldien antolatzailea. Ortegaren hitzetan, "aparteko festibala da, integrala eta maila altukoa".

2018ko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 16an hasiko dira Giza Estatuen XVI. edizioarekin Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean, 17:00etan. Bi egun beranduago, otsailaren 18an, Coliseo Antzokiak Juan Ortegaren eta Juan Velázquezen "Entre actores" hitzaldi-solasaldia hartuko du aurtengo jardunaldiei hasiera emateko, 19:00etan. Horretarako, lau antzezle handi eta ospetsu izango ditugu gure artean: José Sacristan, Imanol Arias, Iñaki Miramón eta Gurutze Beitia.

Hurrengo egunean, otsailaren 19an, Juan Carlos Rubiok zuzendutako "Muñeca de porcelana" antzezlana taularatuko du Jose Sacristán antzezleak Javier Godinorekin batera, Coliseoan, 20:30ean. Edizio berrian aipagarriak diren antzezlanak, besteak beste, hauexek dira: La vida es sueño (Teatro del Temple), Sensible (Kiti Mánver eta Chevi Muraday), Lorca (Histrión Teatro), Héroes (Txalo Produkzioak eta Pentación), Los universos paralelos (PTC Madrid), La noche más feliz del mundo (Mago Valen eta Riki López aktoreekin), Los cuernos de Don Friolera (La Garnacha Teatro) edota Narruzko Zezen eibartar konpainiaren Isabelita la miracielos. Guztira, 164.000 euro inguru bideratu dira aurten 2018ko Antzerki Jardunaldietara.

Aurtengo egitaraua osorik ikusteko SAKATU HEMEN.

Aurre salmenta

Bestalde, sarreren aurre salmenta berezia zabalduko da:

  • Urtarrilak 27, 28 eta 29: 10:00etatik 14:00etara, Untzagako Jubilatuen Etxean.
  • Funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago, dagokion antzokiaren leihatilan.
  • Kutxabank bitartez 2018ko urtarrilaren 27tik aurrera, 10:00etatik
    aurrera.
  • Urtarrilaren 29tik aurrera, astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era. Tokia: Coliseo Antzokia eta www.kutxabank.es

Ohizko salmenta

  • Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Prezioak

  • Otsailak 19 eta martxoak 1, 3, 8 eta 18 (bigarren funtzioa): 15 €
  • Otsailak 24 eta 25 eta martxoak 10, 17, 19 eta 23: 5 €
  • Beste funtzioak: 12 €

Deskontuak

  • Coliseoaren Laguna txarteldunei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan: tarifa arrunta: 15 euro (10,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Lagunarekin).
  • Benetakotze-agiria beharrezkoa izango da Coliseoaren Laguna Tarifa daukaten txartelak lehiatilan eskuratzeko eta aretora sartzeko ere.

Informazio iturria: www.eibar.eus

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41.edizioa, otsailak 16 eta 23 bitartean

Aurtengo edizioaren aurkezpeneko irudia.