Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debako padura, zaindu beharreko altxor ekologikoa

Debako padura, zaindu beharreko altxor ekologikoa

2017/02/14
Tokiko zein bisitari askok ez dakite Urdaibaien edota Deban, beste inon aurkitu ez daitezkeen landareak aurki ditzazkegula. Esaterako, Frankenia Laevis deritzona. Bertako fauna ere oso berezia da: Charadrius dubius (chortilejo chico), Limosa Limosa (aguja colinegra), eta beste hainbat espezie indabitzaile, hala nola bisoi amerikarra edota Floridako dordoka. Debanatura Elkarteak ingurune hartako ekosistema zaintzeko garbiketa eta informazio irteera bat egin berri du, non herriko boluntariotza lana handia izan den.

Debanatura ingurune elkartea buru-belarri jarduten da lanean Debako paduraren aberastaun ekologikoa eta biologikoa merezi bezala kontserbatzeko. Izan ere, ibai inguruan aurkitzen diren espezie babestuek eta bertako flora bereziak zainketa lan mardula eskatzen dute, kalterik jasan ez dezaten. 

Hala, urtero bezala, joan den otsailaren 12an Debanatura ingurune elkarteak herriko padurara irteera gidatua antolatu zuen, zonaldea garbitzeko, tokiko flora eta fauna aberatsa ezagutzeko, eta bertan aurkitzen diren landare zein animali motei buruzko informazioa helarazteko.

Debabarreneko herri hartako bizilagunek plastikozko botilak eta bestelako zaborrak jaso zituzten, ikaragarrizko balioa duen padura txukun eta garbi mantentzeko xedez.

Voluntariado limpiando la zona de Casa de Campo de las Marismas de Deba

Debako Paduran egindako garbiketa-lanen irudia. / Argazkia: Debanatura

Deba ere Nazioarteko Hezeguneen Egunarekin bat eginda

1977tik, otsailak 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da, 1971n Irango Rasmar hirian Hezeguneen inguruko hitzarmenaren oroipen modura.

Akordio honen bitartez, biologikoko aniztasun handia gordetzen duten hezeguneen garrantzia goretsi nahi da, izan ere, gune horiek klimaren eta uraren berezko zikloen erregulatzaileak izateaz gain, ur gozoaren hornitzaile dira. Halaber, eta Debako padura kasu, aisialdirako, turismorako eta arrantzarako toki aproposak dira. 

Debako padura, zaindu beharreko altxor ekologikoa