Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beatriz Escobar DEBEGESAko lehiakortasun turistikorako Teknikariak 'SICTED kudeatzaile onena' sarietan bigarren finalista saria eskuratu du

Beatriz Escobar DEBEGESAko lehiakortasun turistikorako Teknikariak 'SICTED kudeatzaile onena' sarietan bigarren finalista saria eskuratu du

2016/01/21
Fitur azokan banatu dituzte gaur, osteguna, Helmugako Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala – SICTED sariak.

Beatriz Escobar lankideak, Debegesa garapen agentziako lehiakortasun turistikorako Teknikariak, “2015eko SICTED kudeatzaile onena” kategorian bigarren finalista saria jaso du gaur goizean FITUR turismo azokan, Debabarreneko enpresa turistikoetan SICTED programa garatu eta ezartzean kalitatearen alde egindako lana eta ahalegina aitortuz.

SICTED Turismo Kalitatearen Sistema Integralak helmuga turistikoen kalitatea hobetzea du helburu, eta horrekin batera turismo instalazioen kudeaketa hobetzea, sektorearen profesionaltasun handiagoa eta bisitariaren esperientzia eta asebetetzea hobetzea.

Debabarrena eskualdeak 2010ean egin zuen bat SICTED programarekin, Basquetourren eskutik, eta gaur egun eskualdeko 37 enpresa turistikok dute Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria.

Debegesa garapen agentziak, Basquetourrekin elkarlanean, SICTED programan parte hartzen duten enpresa eta zerbitzu turistikoei honako zerbitzuak eskaintzen dizkie: formazio planak, asistentzia teknikorako bisitak, taldekako tailerrak, hobekuntza planak aurrera eramanteko lan taldeak eta kalitate-arauen egokitasuna kontrastatzeko enpresen ebaluazioak, besteak beste. Etengabeko formazio eta jarraipen prozesu hau guztia burututakoan, Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria ematen zaie parte hartu duten establezimenduei.

Eskualdeko edozein enpresak programa honetan parte hartu nahi izanez gero, Debegesarekin jar daiteke harremanetan:  helbidera idatziz edo 943 81 01 10 telefono zenbakira deituz (Beatriz Escobar).

 

*Debabarrean Kalitatearen bereizgarria duten establezimenduak:

  • -Debako Turismo Bulegoa
  • -Zumardi Hostatua (Deba)
  • -Zelaietaberri Landaetxea (Deba)
  • -Longa Nagusi Nekazalturismoa Mallabian
  • -Txarriduna Hotela (Elgoibar)
  • -Debaventura S.L. (Deba)
  • -Zumalabe hotela (Mutriku)
  • -Nautilus Interpretazio Zentroa (Mutriku)
  • -Mutrikuko Turismo Bulegoa
  • -Arbe Hotela (Mutriku)
  • -Itsaspen Kanpina eta apartamentuak (Deba)
  • -Donibane Landaetxea (Deba)
  • -Arriola txiki nekazalturismoa (Deba)
  • -Lasturko Aterpetxea (Deba)
  • -Zubeltzu-torre nekazalturismoa (Deba)
  • -Goikola Nekazalturismoa (Deba)
  • -Saka nekazalturismoa (Deba)
  • -Melida Pentsioa (Ermua)
  • -Zelai landaetxea (Mallabia)
  • -Urgain Jatetxea (Deba)
  • -Txindurri Iturri Nekazalturismoa (Deba)
  • -Eleizondo Landaturismoa (Deba)
  • -Lasturko taberna (Deba)
  • -Pikua Landaetxea (Mutriku)
  • -Belaustegi jatetxea (Elgoibar)
  • -Pikua Jatetxea (Mutriku)
  • -Itziar Hostala (Deba)
  • -Saturraran Kanpina (Mutriku)
  • -Errotaberri Landaetxea (Deba)
  • -Yako surf eskola (Deba)
  • -San Juan jatetxea (Mutriku)
  • -Loretxu taberna (Mutriku)
  • -Calbeton jatetxea (Deba)
  • -Azitain Jatetxea Eibarren
  • -Mendaroko Txokolateak (Mendaro)
  • -Irish Pub (Deba)
Beatriz Escobar DEBEGESAko lehiakortasun turistikorako Teknikariak 'SICTED kudeatzaile onena' sarietan bigarren finalista saria eskuratu du

Beatriz Escobar (erdian) sariarekin, Debegesako gainerako kideekin, Debabarreneko udal ordezkariekin eta Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendari Mertxe Garmendiarekin