Hemen zaude: Hasiera Agenda Tripontziak, azaroaren 10etik 26ra Debabarrenean

Tripontziak, azaroaren 10etik 26ra Debabarrenean

Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren 7 establezimenduk menu landuak eskainiko dituzte prezio berezian.
Noiz 2017/11/10 12:00
2017/11/26 23:55
Non Debabarrena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Debegesa Garapen Agentziak eta Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko establezimenduek laugarren urtez jarraian “Tripontziak” ekimen gastronomikoa abian ipiniko dute. Ekimen honen helburua da bertako eta garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzea, eskualdeko ostalaritza sektoreari bultzada bat ematea eta Debabarreneko establezimendu gastronomikoak zein bertako produktuak balioan jartzea.

 “Tripontziak” ekimenari ostiralean emango zaio hasiera, azaroak 10, eta 17 egunez luzatuko da, azaroaren 26ra bitarte. Honela, 3 asteburu hartuko ditu aurten ekimenak, hartara herritar eta bisitari gehiagok parte hartzeko aukera izan dezaten.

Ekimenarekin bat egin duten establezimenduak honako hauek dira: Elgoibarko Belaustegi Jatetxea, Itziarko Kanala Jatetxea, Debako Urgain eta CalbetonJatetxeak, Lasturko Taberna, Eibarko Azitain Erretegia eta Ermuko Mendiola Jatetxea. Hauek guztiek garaian garaiko eta bertako produktuekin proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak landuko dituzte prezio berezian: Tripontziak Menuak 25 eurotan.

Ekimenera atxikitu diren 7 jatetxeek Tripontziak Menu ezberdinak eskainiko dituztebertako produktuetan oinarrituz. Honela, bertako nekazari eta produktoreen lehengaiekin prestatutako platerak dastatzeko aukera egongo da. Produktu horien artean, inguruko baserritarren barazkiak, geure kostaldeko arrain freskoa edota Mendaroko txokolatea, besteak beste. Menuak 25 euroko prezioa dute; edaria, kafea eta BEZa barne..

Establezimendu parte-hartzaile bakoitzaren eskaintza debabarrenaturismo.com/gastronomia webgunean kontsulta daitezke.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…