Hemen zaude: Hasiera Agenda Bisita gidatua: "Mutriku mariñela"

Bisita gidatua: "Mutriku mariñela"

Noiz 2017/10/15
12:00 - 14:00
Non Mutrikuko Turismo Bulegoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

 

IBILBIDE GIDATUA:

Mutrikuko hirigune historikoa gure kostaldean ondoen mantentzen denetako bat da. Monumentu Multzo izendatu da, interes historiko-artistiko nabarmeneko etxe eta jauregiak gorde baitira. Familia garrantzitsuen eta itsasgizon trebeen ekintza gogoangarrien istorioak ezagutuko ditugu, baina baita portuaren inguruan bizi izan ziren arrantzale anonimoenak eta emakume kementsuenak ere. Herriko kaleetan barrena, euskal kostaldeko herri arrantzaleen historiaren zati bat deskubrituko dugu.  

 Mutrikuko Turismo Bulegoa

  • urriak 15 , 12:00etan, euskaraz
  • urriak 29, 12:00etan, gazteleraz

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…