Karakate-Irukurutzeta mendikatea Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, eta Elgoibar, Soraluze eta Bergara herrien gainetik harro altxatzen da.
Mendikatea hainbat tontorren lerrokaduraz osaturik dago:Karakate (Kortazar
Trikuharri eta tumulu ugari daude bertan, aspaldiko garai haietako artzain kulturako hileta monumentuak dira. Jose Miguel Barandiaran jaunak "Trikuharrien bidea" izenez bataiatu zuen eremu hau.
Karakate inguruko "albar" arantza, Plentzia (Gipuzkoa)
Geologiari dagokionez, mendi-kateak jatorri bolkanikoa duten haitz asko ditu, kuxin-antzeko egitura dutenak eta teknikoki "Pillow-lavas" izenez ezagutzen direnak."Pillaw-lavak" itsaspeko erupzioetatik sortutako labetatik sortu ziren. Horiek urarekin bat egin zuten eta bat-batean hoztu ziren. Era horretan,kuxin itxura zuen estalki antzeko bat eratu zen eta horren barruan gogortu gabeko laba geratu zen.Estalki hori hautsi zenean,laba atera zen eta kuxin berri bat sortu zen.Horrela eratutako kuxinak pilatzen joan ziren.