Defektuzko Albistea

Mendaro (11. ibilbidea)

OHARRA: DEBABARRENEKO BTT ZENTROA ITXITA DAGO DENBORALDI BATERAKO. BTT IBILBIDEAK ZERBITZUTIK KANPO DAUDE; EZ DA MANTENTZE LANIK EGITEN ETA EZIN DA ZIURTATU IBILBIDEEN EGOERA EGOKIA.
  • Abiapuntua eta helmuga: Mintxetako BTT zentroa, Elgoibar.
  • Ibilbidea: Mintxetako Harrera Puntua, San Pedro ermita, San Migel portua, Arnoate, Mendaro, Urnobitza, Azkarate gaina, Olazabal, Upaitza Goikoa, Mintxetako Harrera Puntua.
  • Distantzia: 38,8 km.
  • Desnibel positiboa: 1.502 metro.
  • Iraupena: 4:45.
  • Zailtasuna: oso zaila.

Mendaro - profila
Mendaro - profila

Ibilbide luzea eta zailtasun handikoa da. Oso ibilbide polita da eta kirol aldetik erakargarria, beraz merezi du egitea. San Pedro ermitatik gora igo eta San Migel portua igaro behar da. Arnoatera heldu arte. Jaitsiera luze bat dago bertan, Mendarora ematen duena, eta hortik berriro beste igoera neketsu bat hasiko da. Aldapa horrek Otarreko goragunera eta, ondoren, Azkarate gainera eramango gaitu. Azkenik, Elgoibarrera jaitsiko gara. Mota guztietako lurrak ditu.

Jaitsi ibilbidearen PDFa.

Mendaro - ibilbidea
Mendaro - ibilbidea

Albisteak