Hemen zaude: Hasiera Zer ikusi? Mendialdea Izarraitz

Izarraitz

Agroturismo, Izarraitz, Gipuzkoa

Izarraitzeko mendigunea Gipuzkoako ipar-ekialdean dago kokaturik eta Deba eta Urola bailaretan hedatzen da.Europako Natura sarea 2000 barneratzeko asmotan "Erkidegoko garrantzi handiko gune" (LIC) izendatzeko bidean da. 58 kilometro karratuko azalera du eta Debabarrenean, Deba eta Mendaro udalerriak eta Urolan, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa hartzen ditu.

Eremuko ezaugarri geomorfologikoengatik, floragatik eta habitat oparoarengatik existitzen da hain interesgarria eta ezberdina den fauna, eta beraz, Izarraitzeko eremua Euskal Herriko isurialde atlantiarreko aberatsenetakoa dela esan daiteke. Dena dela, Izarraitz nagusiki paisaia bat da, eta paisaia horretara bertaratzen direnak edertasunak liluratzen ditu.

Monte y playa en Debabarrena, Euskadi

Aurre-historian bizileku ziren kobetatik, Ekainekoa bereziki aipatu behar da. Madeleine artearen bitxi gisa aintzat hartzen baita ( duela 14000 urte baino aurreragokoa)non Sastarraineko bailara txikian kokaturik dagoen. Munduko bost hoberenen artean dago eta dituen 79 irudietatik, gehienak eta politenak zaldien irudiak dira.



 Izarraitz-eko ikuspegia Kantauriar itsasoa atzekaldean dagoelarik.

Nola iritsi:

  • Itziartik:GI-3210 bidea hartu Itziar eta Azkarate artean.
  • Sasiolatik: Lasturreko errepidetik.
  • GI-3210 errepidetik Azkarate-Itziar.
  • Mendarotik: Aranerreka bailaratik (Kilimon).Oinez soilik joan daiteke.