Hemen zaude: Hasiera Eskualdea 10 arrazoi gu bisitatzeko GASTRONOMIA

GASTRONOMIA

Gozatu zapore zoragarriez urte osoan

»Txootx!, gure sagardoaren alde. Debabarrenean ere dasta daiteke euskal edari tradizional nagusia (urtarrila-maiatza).

»San Blas opila, Debabarreneko gozo sendagarria. Azukre-orez estalitako opil gozoa, anis-zaporekoa. Urtarril amaieran eta otsail hasieran.

»Apirilean, ez galdu Mutrikuko Berdel Eguna, Aukera ezin hobea baita arrain bikain hori hainbat eratan prestatzen ikasteko; festa-giro herrikoian, gainera.

»Taloa: arto-opila, txistorrarekin jaten dena (Lastur Deba). Dastatu euskal plater tradizional hori. Nabarmentzekoa: Lasturreko Talo eguna apirilean.

»Ermuko Gastronomia Jardunaldiak. Dastaketak, hitzaldiak, sukaldaritza-tailerrak, sukaldaritza- eta pintxo-lehiaketak, bai eta gastronomia-azoka handi bat ere. Zatoz ekainaren erdialdean.

»Dastatu eskualdeko gaztak Debabarreneko Gaztaren Astean. Eibarren ospatzen da, urriaren erdialdean.

»Gaztainerre, Eibarren, Ermuan eta Soraluzen. Gaztainen eta ezkurren festa tradizionala. Azaroko bigarren astelehenean.

»Zatoz azaroan, eta dastatu menu eta pintxo apartak eta edari bikainak, Debabarrena Tripontziak ospakizunaren eskutik.

»Txokolate gozo-gozoa (Mendaro). Bisitatu urte osoan zehar Mendaroko errota-lantegi magikoa. Denboran atzera egitea bezala da, eta txokolateaç egiteko prozesu tradizionala ezagutzeko aukera paregabea.

»Tokiko produktuak: Debabarreneko baserritarrek sasoiko produktuak eskaintzen dituzte, jaki gozogozoak prestatzeko.

»Arrain-kontserbak: hegaluzea, atun-mendrezka, antxoa gazituak. Arrainik onena,Mutrikuko kontserba fabriketan eskuz landua. Ez zaitez joan dastatu gabe!

Taloa. / Argazkia: Miguel Loitxate