Defektuzko Albistea

Goxo bidea

Otorduari errematerik onena emateko bertoko gozokiak probatu barik ezin geratu. Badugu eskualdean non dastaturik.

Produktua zuzenean kontsumitzaileari saltzea da gure apustua

Usain bereziak ditu Euskal Herriak: garratzak, leunak, udaberrikoak, berdeak,... Gure lurreko bereizgarri zein gozagarri guztiak. Eta horri guztiari gozoaren aroma unibertsala gehituz gero, Mallabian gorako bide imajinarioa marrazten digute zentzumenek. Ermuako hirigunetik gorantz, Mallabiko zelaietan baitago Mañe landa-etxea eta gozotegia. Luis Mari Osak eta bere lan-taldeak paisaia eder honen erdian duen zapore-oasira etorri gara. Bada zer gozaturik.

goxo1.jpg
goxo1.jpg
Noiztik ari zarete gozogintzan Mañen?

Duela 18 urte inguru hasi ginen etxeko labe zaharrean ogia, enpanadak eta antzekoak egiten, jolas antzera. Poliki-poliki eskaera handitzen joan zen eta labe handiagoa jarri genuen. Hala, baserritik aparte jarraitu genuen. Labe berriarekin lana erraztu genuen eta serio samar hasi ginen honetan.

Eta zer dela-eta hasi zineten gozoak egiten?

Poliki-poliki hasi ostean, azoketan ondo saltzen genuela ikusi genuen. Euskal pastela zen gure produktu garrantzitsuena. Gero, produktuen aniztasuna zabaltzen joan ginen: mugurdizko euskal pastela, ahabiazkoa Gero, bizkotxoak ere ondo saltzen ziren. Hala, segi eta segi, mundu honetan buru-belarri sartu ginen.

Non aurki ditzakegu Mañeko produktuak?

Guk beti periatan saltzen dugu, zuzenean kontsumitzaileari. Hor dago gure apustua; bitartekorik gabe aritzea, merkeago izan dakion idazleari. Etxetik ez dugu asko saltzen, ezta inguruko dendetan ere: periak dira gure helburu.

Zenbat periatara joaten zarete?

Asko eta mota ugaritakoak pasatzen ditugu: Erdi-aroko azokak, peria gastronomikoak, ganadu eta barazki periak, ... Urtean 600 bat feriatara joaten gara. Egun berean 4 feria ere izan daitezke eta banatzen saiatzen gara. Espainia guztira joaten gara: Mallorka, Melilla, Madril, ... Furgoneta egokituak ditugu, produktuak egoera onean mantentzeko, eta batetik bestera ibiltzen gara, gelditu gabe.

Apustu kontua da gurea; eskala txikian aritu edo gure esparrua zabaltzea zen aukera, eta bigarrenari eutsi genion.

goxo2.jpg
goxo2.jpg
Zein da zuen produktu nagusia?

Euskal pastela, dudarik gabe. Orain produktu berriak egiten hasi gara: trufak, txokolateak, ... 20 produktu inguru eskaintzen ditugu. Orain bertan, gure elaborazio propioko txokolatea egiten ari gara, Mañeko bereizgarria.

Produzitzeko era ere aldatuko zenuten, hasieratatik, ez da hala?

Bai, bai. Orain ere dena etxean egiten dugu. Obradorea dugu bertan: izozkailuak, kamarak, ... Asteburuetan saltzera joaten gara eta astean zehar produzitzen egoten gara hemen etxean. Lanerako metodoak aldatu dira, teknikoki, batez ere. Lehen eskuekin egiten genuena orain makinek egiten dute. Kalitatea bera da, gehigarri eta kontserbatzailerik gabe, naturalak dira jaki denak.

Etorkizunera begira nola ikusten duzue merkatua?

Krisia dagoela diote, baina gu ondo gabiltza. Leku berriak probatzen ditugunean jendeak eskatu egiten dizkigu berriz produktuak: jendeak gustuko ditu Mañeko produktuak. Madrilen, esaterako, erroskilak izugarri saltzen dira; perietan bertan egiten ditugu eta ospe handia hartu dute.

Bestalde, inbertsiorik egitekotan periatan egin beharko litzateke. Debabarreneko produktuak sustatze aldera herri bakoitzean periak antolatu beharko lirateke. Ez du diru asko eskatzen: stand txiki batzuk egitea nahikoa da. Gero, bakoitzak bere lekutxoa har dezala. Hilean behin herri bakoitzean eginda ederra litzateke; gainera, trikiti pixka bat jartzen bada, giro ederra izango

Albisteak