Mufomi (Elgoibar)

Elgoibarko Fosilen eta Mineralen Museoa, Mufomi, Euskal Herriko ondare paleontologiko aberats eta askotarikoaren erakusleihoa da, eta gure planetako paisaia geologiko eta arkeologikoari irekitako leihoa. Gipuzkoan mota honetako edukiera duten gutxienetako bat da, kideen grina eta ahalegin desinteresatuak sortuta.

Museoa
Museoa

Sortu zenetik 25 urte bete direla, gaur egun publikoak museoa bisitatzeko aukera du, museo-ibilbide baten bidez, areto ezberdinetan zehar, non fosilak (ornodunak zein ornogabeak), mineralak eta kronologikoki ordenatutako hainbat elementu arkeologiko erakusten diren (beheko paleolitikotik hasi eta erromatarren garaira arte), teknikaren bilakaera ulertzeko modu berezi bat zabaltzeko bere tresnen bidez.

Fosilak
Fosilak

Museoaren bilduma 3000 objektuk baino gehiagok osatzen dute, besteak beste, duela 125.000 urte inguruko mamut baten burezurra, krokodilo hezurdura bat, hartzen bi hezurdura, Icthyosaurioko bi fosil, gure ingurune hurbileneko eta munduko beste toki batzuetako fosilak eta mineralak.

Mineralak
Mineralak

Kultura-lana funtsezkoa bada ere, museoak pedagogia-, hezkuntza- eta dibulgazio-lanak egiten ditu gehienbat, haur, gazte eta publiko orokorrari zuzenduta. Hauetaz gain, helduen eta elkarteen bisitak ere garrantzitsuak dira, baita gure lurraren barrenak ezkutatzen dituen guztiarekiko kezka eta jakin-mina duen ororenak ere.

MUFOMI MUSEOA ( Euskal Herriko fosil eta mineralen bildumarik garrantzitsuena) 
Mineralen eta fosilen museoa
BºArtetxe s/n (Elgoibar)
Kontaktua:
+34 608 41 66 83
+34 943 741 131
info@mufomi.org

Ordutegia:

Aurretiazko hitzorduarekin
Astegunetan: 18:00-20:00
Asteburuetan – Jaiegunetan: 11:00-14:00

Albisteak