Arnoko mendigunea Gipuzkoako ipar-ekialdean kokaturik dago, nahiz eta bere mendikate batzuk Bizkaiko Lurralde Historikoan egon. Mutriku eta Mendaro udalerrietan dagoen eremuak balio handiko eta kalitate oneko paisaia du, eta ondorioz,2000 Natura sarean barneratzeko "Erkidegoko garrantzi handiko gune" (LIC) izena emateko bidean dira.
Paisai aldetik liluratzen gaituena, kantabriar arteen hosto-zabalek eskeintzen diguten sentsazio atsegina da.
Azken urteetan koniferoak landatu diren arren, Arno Iberiar penintsulan aurki genitzazkeen arte kantabriar baso handienetakoen artean dago, beraz benetako altxorraz gozatzeko aukera paregabea da.
Arno eta bere ingurunearen ikuspegia.
Olatz, Arno mendigunean kokatuta dagoen bi kilometroko bailara itxia da. Bailaran barneratzeko Mutrikuko irteeran,Ondarrurako bidean, dagoen bidexka bat hartu behar da.
Eskualdean ,Arnok pisu historiko handia gordetzen du eremu txikian.Historiaurreko gizakiaren aztarnak, adibidez, Langatxo edo Iruroin haitzuloetan antzeman daitezke, Deba ibaiaren alboan kokatuak (Astigarribia auzoan edo Olatz auzoko Jentiletxeta haitzuloetan).