Defektuzko Albistea

Artisautza

Artisau-lanak bere kalitateagatik, bere xalotasunagatik, eta batez ere, gure artisau artisten nortasunaz eta ardura bereziaz horniturik dagoelako liluratzen gaitu.

Debabarrenean gizon eta emakume hauen eskulanak ikusten gozatu ahal dugu, beraien eskuen eta lan adimentsuaren bitartez, eite bikaineko piezak eskaintzen baitizkigute.

Ehungintza tradizionala Lasturren (Deba)
Ehungintza tradizionala Lasturren (Deba)

Artisau hauen langintza honakoen historiari dagokio lotuta, hots, lurraldea, ekonomia nagusiak, bizimoduak, ingurua interpretatzeko dituzten moldeak, pertsonekin harremanetan sartzeko moduak. Artisautza lurrak eta bertako jendeak ezagutzeko beste era bat da.

Batzuetan, artisau-emaitza apaingarri bat da, iraganaldira garamatzaten oroipenetan blai.

Beste batzuetan, artisau-moldeen arabera eginiko ekoizkinari betebehar praktikoa lotzen zaio, sarritan lanarekin zerikusia duena.

Eta besteetan, eskulanak produktu berritzaileak burutzeko bidea jorratu du.

Artisautza, zeinahi tankeratan ere, Debabarrenean aurki daiteke, eta eskuarki hain du kera zaindua eta hain sentiberatasun handia agertzen du, non ez baitakigu ez ote zen beharrezkoago arte iritziko bagenio.

Albisteak