Defektuzko Albistea

Zeramika

Zeramika buztin egosizko objektuak lantzeko antzea da, piezarik lakarrenetatik hasi –adreiluak alegia–, portzelana finezkoetara iritsi arte. Antze honi anitz pertsonak ekiten diote gure eskualdean, aisia emateko era bat baitute.

Buztina lantzen ikasteko, Deba Beherean hainbat zeramika-eskola aurkitu ahal ditugu. Ermuan, Gure Etxea eraikinean Zeramika Udal Eskola dugu, jarduera honetarako labe eta tornu egokiak dituena. Eibarrek ere badu bere Zeramika Udal Eskola, Portalea izeneko gizarte-kulturtegian dagoena. Elgoibarren, berriz, LURKI zeramika-tailerra dago; Mutrikun, Antzeetako Udal Eskola, eta Deba kostaldeko herrian, azkenez, Artisautza-Ikastegia.

Zenbait artista daude, egon ere, beren lanbidez buztinari taxuketa emateko zeregin honi eusten diotenak.

Albisteak