Defektuzko Albistea

Larruzko Abarkak

Larruz eginiko produktuen artean oinetakoak ditugu. Giza oinari –oinzolari bereziki–, eguraldi txarraren eta lurraren gora-beheren kontra babesa eta defentsa luzatzen dizkion estalki honek behinolako antzinatean du jatorria.

Oinetakoen jatorrizko tankera hauetako bat "abarka" izena duena dugu. Abarkak erabilgarri ziren jadanik erromatarren garaietan Europako zenbait alde zabaletan. Oina janzteko hasi-masizko osagarria da, larru gordinaz egindakoa, oinzola eta oin-muturra oinbularreraino bildu egiten duena; orkatilaren inguruan biraka finkatzen den artile txirikordatuzko lokarri luze bat ere badu ezaugarri, abarkako hegala zeharkatzen duena.

Gaur egun, oinetako-tankera hau folklore-jardueretan baino ez ohi da erabiltzen, mendearen hasiera-hasieratik kautxuzko abarkak jarri baitira jatorrizkoen ordez; baserri-munduan, alabaina, nekazaritza-lanetarako, oraindik erabiltzen dira kautxuzko abarkak.

Gure eskualdean badira oraindik oinetako-mota hau eskuz fabrikatzen duten zenbait artisau.

Albisteak