Hemen zaude: Hasiera Turismo Aktiboa Mendi Ibilbideak Ermua-Mallabia

Ermua-Mallabia

PR-Bi 70 Ermua-Mallabia-Ermua

Powered by Wikiloc
Udalerria: Ermua, Mallabia
Matrikula: PR-Bi 70
Homologazioa: Bai

Ibilbide ikusgarri honek Ermutik Mallabiara bide zirkular bat egiten du. Gomendatutako norabidea Ermuan hasita Goitondo auzora joatea da, errepidearen ondotik. Bidea Mallabiaraino iristen da, baserri eta baso artean, Errekaldeko aisia gunetik ere pasatuz, non giro ona denean, bainu bat hartu daitekeen.

- Ezaugarriak: Bide erraza.

- Luzera: 5,4 km.

- Hasiera eta bukaera: Ermua

- Interes puntuak:

  1. Valdespinako jauregia
  2. Erriberako basoa
  3. Urizar Baserria
  4. San Jurki Baseliza
  5. Errekaldeko atsedengunea