Defektuzko Albistea

Kalamua (5. ibilbidea)

OHARRA: DEBABARRENEKO BTT ZENTROA ITXITA DAGO DENBORALDI BATERAKO. BTT IBILBIDEAK ZERBITZUTIK KANPO DAUDE; EZ DA MANTENTZE LANIK EGITEN ETA EZIN DA ZIURTATU IBILBIDEEN EGOERA EGOKIA.
  • Abiapuntua eta helmuga: Arrateko santutegia, Eibar, edo San Pedroko ermita, Elgoibar.
  • Ibilbidea: Arrateko santutegia, Urkiola baserria, Idotorbe, San Pedro ermita, Idotorbe, Urkiola baserria, Arrateko santutegia.
  • Distantzia: 9,8 km.
  • Desnibel positiboa: 313 metro.
  • Iraupena: 1:15.
  • Zailtasuna: erraza.

Kalamua - profila
Kalamua - profila

Joan etorriko ibilbide erraza da. Aipatutako bi puntuetatik abiatu daiteke eta Kalamua barreneko bailarak zeharkatzen ditu. Bi irteera puntuak aisialdirako guneak dira eta egun atsegin bat pasatzeko zerbitzu guztiak dituzte jatetxea, jolasteko tokia, picnic gunea, aparkalekuak... BTTan hasiberriak direnentzat, familian edo lagun-taldean egiteko ibilbide aproposa. Mendizaleak ibili ohi dira ibilbide honetan, beraz, arretaz ibili.

Jaitsi ibilbidearen PDFa.

Kalamua - ibilbidea
Kalamua - ibilbidea

Albisteak