Defektuzko Albistea

Elgoibar - Deba (6. ibilbidea)

OHARRA: DEBABARRENEKO BTT ZENTROA ITXITA DAGO DENBORALDI BATERAKO. BTT IBILBIDEAK ZERBITZUTIK KANPO DAUDE; EZ DA MANTENTZE LANIK EGITEN ETA EZIN DA ZIURTATU IBILBIDEEN EGOERA EGOKIA.
  • Abiapuntua: Elgoibarko tren geltokia.
  • Helmuga: Debako tren geltokia.
  • Ibilbidea: Elgoibarko tren geltokia, San Pedro ermita, San Migel gaina, Arnoate, Olatz, Kalbaixoko ermita, San Juan, Laranga, Debako tren geltokia.
  • Distantzia: 29,4 km.
  • Desnibel positiboa: 1.383 metro.
  • Iraupena: 3:45.
  • Zailtasuna: zaila.

Elgoibar-Deba - profila
Elgoibar-Deba - profila

Proposatutako ibilbidea Elgoibarko tren geltokian hasten da. Elgoibartik atera gaitezke zuzenean eta Debatik trenez itzuli, edo alderantziz: Elgoibarren trena hartu Debaraino joateko. Proposamen interesgarria da eta bizikletak trenean eramateagatik ez da ordaindu behar. Ibilbidea San Miguel, Arnoateko gaina eta antzeko leku interesgarrietara igotzen da, San Pedro eta Kalbarioko ermitetatik pasatuta; azken horretatik Mutrikuko kaia ikus daiteke. Bisitatu beharreko bailara eder bat zeharkatzen du, eta bertan dago Olatz auzoa. Bideak zati batzuetan Done Jakue Bidearekin egiten du bat.

Jaitsi ibilbidearen PDFa.

Elgoibar-Deba - ibilbidea
Elgoibar-Deba - ibilbidea

Albisteak