Defektuzko Albistea

Debabarreneko bira (16. ibilbidea)

OHARRA: DEBABARRENEKO BTT ZENTROA ITXITA DAGO DENBORALDI BATERAKO. BTT IBILBIDEAK ZERBITZUTIK KANPO DAUDE; EZ DA MANTENTZE LANIK EGITEN ETA EZIN DA ZIURTATU IBILBIDEEN EGOERA EGOKIA.
  • Abiapuntua eta helmuga: Mintxetako BTT zentroa.
  • Ibilbidea: Mintxetako Harrera Puntua, Azkarateko portua, Otarre, Lastur, Itxaspe, Itziar, Deba, Olatz, Arnoate, San Miguel portua, Kalamua, Arrate, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mintxetako Harrera Puntua.
  • Distantzia: 97,6 km.
  • Desnibel positiboa: 4.119 metro.
  • Iraupena: 12:15.
  • Zailtasuna: oso zaila.

Debabarreneko bira - profila
Debabarreneko bira - profila

Debabarrena Bira ibilbidea luzea eta gogorra da oso; muturreko kirol gisa har genezake, egun bakarrean egin nahi duten ausartentzat. Maila handiko ibilbide da; hortaz, bi edo hiru egunetan egiteko dago pentsatuta. Eskualde osoa ezagutzeko aukera ematen du, bai kostaldeko guneak, bai barnekoak. Hala, hainbat toki erakargarri nahiz atseden hartzeko aukera ematen duten ostatuak aurkituko ditugu bidean. Ibilbide zoragarria da. Hari esker, eskualdea goitik behera ezagutu ahal izango dugu.

Jaitsi ibilbidearen PDFa.

Jaitsi track-a.

Debabarreneko bira - ibilbidea
Debabarreneko bira - ibilbidea

Albisteak