Defektuzko Albistea

Arnoate - Otarre (14. ibilbidea)

OHARRA: DEBABARRENEKO BTT ZENTROA ITXITA DAGO DENBORALDI BATERAKO. BTT IBILBIDEAK ZERBITZUTIK KANPO DAUDE; EZ DA MANTENTZE LANIK EGITEN ETA EZIN DA ZIURTATU IBILBIDEEN EGOERA EGOKIA.
  • Abiapuntua eta helmuga: Mendaro.
  • Ibilbidea: Mendaro, Lizarrola, Urnobitza, Madariaga, Otarre, Lastur, Kortaberri, Antzondo, Deba, Laranga, San Joan, Kalbarioko ermita, Olatz, Arnoate, Mendaro.
  • Distantzia: 45,9 km.
  • Desnibel positiboa: 2.486 metro.
  • Iraupena: 5:45.
  • Zailtasuna: oso zaila.

Arnoate-Otarre - profila
Arnoate-Otarre - profila

Ibilbide oso gogorra da, zailtasuna eta ibili beharreko distantzia direla medio. Ibilbideak Arno mendia inguratzen du eta, ondoren, Mendarora ematen duen porlanezko jaitsiera zailari heldu beharko diogu. Mendarotik aurrera, Otarreko muinora doan igoera zailetik egingo dugu ibilbidea, errepikagailuarekin topo egin arte. Lasturreko bailararainoko jaitsierak merezi du, behean atseden hartu eta paisaia ederra ikus baitaiteke. Debara itzulia bidexka atsegin batetik egingo dugu, baina adi ibili beharko dugu, tarteka zuloak daude eta.

Jaitsi ibilbidearen PDFa.

Arnoate-Otarre - Ibilbidea
Arnoate-Otarre - Ibilbidea

Albisteak