Defektuzko Albistea

Karstaren Ibilbidea

Kostaldeko flyschetik gertu, barnealdean, karstaren mundua topatuko dugu, kareharriaren higadurak sortutako paisaien mosaikoa, aintzinako garaietan itsaso tropikal baten azpian sortua. Milioika urtetan hainbat eta hainbat barrunbe osatu ditu urak arroketan, eta duela milaka urte gure arbasoek babesleku gisa erabili zituzten barrunbe horiek, giroa goitik behera hoztu zenean.

Lasturko bailara, Deba
Lasturko bailara, Deba

Karstaren Ibilbidean barneratzea era askotako paisaia harrigarriz osatutako mundu batera bidaia bat egitea da. Debako Lastur Bailara, Mutrikuko Astigarribia edo Olatz dira, esate baterako, paisai harrigarri hauetariko batzuk. Tokiko berezitasunak dastatzeko aukera ere izango duzu. Inguru hau guztia izaki mitologikoen bizileku eta gure jatorriak ezagutzeko toki ezinhobea da.

Lurralde honetan ditugun leize-zulo ugarien artean Ekaingoa dugu azpimarragarriena (Deba), 2008az geroztik Gizateriaren Ondare izendatua.

Ekain, Gizateriaren Ondare izendapena
Ekain, Gizateriaren Ondare izendapena

Albisteak