Mutrikuko turismo bulegoa

Gipuzkoako udalerria goitik behera ezagutzeko antolatzen diren doako bisitaldi gidatuak nabarmendu behar dira.
Plaza Churruca s/n
Mutriku
943-603378
turismo@mutriku.net
www.mutriku.net
Marta Amonarriz

Erakargarri turistiko anitz aurki ditzakete bisitariek Mutriku kostaldeko herri ederrean. Udaletxean dagoen turismo bulegoari esker, euren egonaldiari etekin handia aterako diote.

1995ean ondare-multzo izendatu zuten hirigune historikoak aparteko aipamena merezi du: etxe ederrak, dorreak, jauregiak eta balio historiko eta artistiko handia duten eraikinak ikusiko dituzte bertan. Horrez gainera, Mutriku eta itsasoaren arteko betiko harremana aztertzen duen Bentalekua museora eta Astigarribiako San Andres elizara bisitaldi gidatuak antolatzen dituzte.

Debabarrena eskualdeari eta Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko turismo-informazioa eta garraio publikoaren inguruko informazioa ere jasoko dute turistek. Merchandising produktuak saltzen dituzte.

Bulegoak urte guztian zerbitzuak eskaintzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Ezarpenak
mutrikuko-turismo-bulegoa
Edukiak

Ez dago elementurik karpeta honetan.