Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Tripontziak Debabarrena Tripontziak

Debabarrena Tripontziak

Debabarrena Tripontziak

V. lehiaketa

Hasiera 2018/11/09
Amaiera 2018/11/25
Eman zure #Tripontziak esperientziaren berri sare sozialetan eta irabazi sari bikainak! Bi pertsonarentzako Tripontziak egonaldi bat, edo Chocolates de Mendaroren produktu saski gozo-gozoak irabazi ditzakezu! Animatu eta parte hartu, tripontzi!

 Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 28 eurotan.                                                        

  * Eskuratu Tripontziak ekimenaren kartela.

Tripontziak menua:

Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 28 euroren truke (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne).

*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan "Tripontzial Menua" nahi duzula adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.

Parte hartu gure lehiaketetan:

Partekatu argazki bat zure "Tripontziak momentua" lagunei kontatuz. Ez ahaztu txio horretan #Tripontziak traola idazteaz, ezta taberna edo jatetxearen izena aipatzeaz ere.

Debabarrena Turismok duen orrian sartu, "Atsegin dut" botoia sakatu, eta partekatu zure #Tripontziak uneko argazkiak, lehiaketaren jarraibideak betez.

Parte hartzen duten guztien artean sari potoloak zozkatuko ditugu:

-Tripontziak Egonaldi bat (gau bateko ostatua eta gosaria eskualdeko ostatu xarmangarri batean + Tripontziak Menua, aukeratutako jatetxean.

-Tripontziak Menua bi lagunentzako.

-Chocolates de Mendaro-ren produktuez osatutako saskia.

 

cupon tripontziak

Eta sare sozialetan oso iaioa ez bazara, eta ez baduzu konturik Twitterren, Instagramen edo Facebooken, ez kezkatu. Zuk ere sari bikainak lor ditzakezu!

Eskatu Tripontziak partaidetza-kupoia establezimenduan, bete zure harremanetarako datuekin, eta entregatu menua jan duzun jatetxean.

Partehartzaile guztien artean sari ederrak zozketatuko ditugu:

- 2 Tripontziak Menu bi lagunentzako.

- Chocolates de Mendaro-ren produktuez osatutako saskia.

 

Gozatu zure Tripontziak momentuaz, on egin eta zorte on!