Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 28 eurotan.
Parte hartu gure lehiaketetan:
Partekatu argazki bat zure "Tripontziak momentua" lagunei kontatuz. Ez ahaztu txio horretan #Tripontziak traola idazteaz, ezta taberna edo jatetxearen izena aipatzeaz ere.
Debabarrena Turismok duen orrian sartu, "Atsegin dut" botoia sakatu, eta partekatu zure #Tripontziak uneko argazkiak, lehiaketaren jarraibideak betez.
Parte hartzen duten guztien artean sari potoloak zozkatuko ditugu:
-Tripontziak Egonaldi bat (gau bateko ostatua eta gosaria eskualdeko ostatu xarmangarri batean + Tripontziak Menua, aukeratutako jatetxean.
-Tripontziak Menua bi lagunentzako.
-Chocolates de Mendaro-ren produktuez osatutako saskia.

Eta sare sozialetan oso iaioa ez bazara, eta ez baduzu konturik Twitterren, Instagramen edo Facebooken, ez kezkatu. Zuk ere sari bikainak lor ditzakezu!
Eskatu Tripontziak partaidetza-kupoia establezimenduan, bete zure harremanetarako datuekin, eta entregatu menua jan duzun jatetxean.
Partehartzaile guztien artean sari ederrak zozketatuko ditugu:
- 2 Tripontziak Menu bi lagunentzako.
- Chocolates de Mendaro-ren produktuez osatutako saskia.
Gozatu zure Tripontziak momentuaz, on egin eta zorte on!