Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Klub Gastronomikoa Jatetxe, erretegi eta sagardotegiak Urgain jatetxea

Urgain jatetxea

Itsas sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, eta parrillako eta gisatutako arrainak nabarmentzen dira, beti oso freskoak. Kalitatezko mariskoa.
Helbidea Hondartza, 5
Herria Deba
Telefonoa 943-191101/656790171
Webgunea www.urgain.net
Kontakturako pertsona Xabier Osa/Alesandra Dos Santos

Lehengai ezin hobeak erabiltzen dituzte hiriko kale nagusian kokatuta dagoen kostaldeko jatetxe honetan. Bi jangela txiki baina oso ongi antolatuak ditu, eta mahaiak dituen taberna bat sarreran. Aparkalekua dago. Onddoak, piperrak, odolostea, lanpernak,… Platerak, menuak eta ogitartekoak.

"TRIPONTZIAK" MENUA 2018

- Onddoz eta Geoparkeko arrainez egindako kroketak.

- Perretxiko-entsalada epela.

- Kantauriko arrain- eta itsaski-krema.

- Geoparkeko legatza edo rapea plantxan panadera patatekin, edo Eusko Label entrekota.

- Sagar-hostorea Mendaroko txokolatezko moussearekin.

 

*Botila 1 aukeran: Sagardoa, Txakolina edo Arabar Errioxako Ardoa.

Ura, kafea eta BEZa barne.

PREZIOA: 28€