Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Klub Gastronomikoa Jatetxe, erretegi eta sagardotegiak Kanala jatetxea

Kanala jatetxea

Euskal sukaldea. Espezialitatea: haragi eta arrainak brasan.
Helbidea Itziar Auzoa z/g /
Herria Deba
Telefonoa 943-199035/629445413
Webgunea www.hotelkanala.com
Kontakturako pertsona Julen Beascoa

Itziargo mendatean kokaturik dagoen hotel familiar honek, bista ederrez gozatzeko aukera eskaintzen du. 12 logela ditu, bikoitzak eta banakoak, guztiak kanpoaldera begira, bainugela osoa, telebista, telefono eta balkoiarekin. Hotelak, gainera, bi terraza ditu itsasora eta mendira begira, bilera gela, kafetegi-taberna eta jangela. Enpresentzako zerbitzu berezia eskaintzen dute

"TRIPONTZIAK" MENUA 2018

- Itxaspeko Uzkanga baserriko kalabazarekin egindako krema.

- Lasturko Kortaberri baserriko barazkiz eta Flyscheko arrainez egindako zopa.

- Geoparkeko legatz-kokotea egur-ikatzezko txingarretan erreta.

- Eusko Label txahalez betetako piperrak euren zukuan eta Uzkanga baserriko tomateez egindako saltsan.

- Mendaroko txokolatezko tarta bananarekin.

 

*Botila 1 aukeran: Sagardoa, Txakolina edo Arabar Errioxako Ardoa.

Ura, kafea eta BEZa barne

PREZIOA: 28€