Debabarrena Turismoa Debabarrena turismo
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eibarko Pintxo Lehiaketak emango die San Andres jaiei hasiera

Eibarko Pintxo Lehiaketak emango die San Andres jaiei hasiera

2018/11/20
San Andres eguna azaroaren 30ean izan arren, Eibarren gaurtik aurrera hasiko dira jai giroa jartzen, XV. San Andres Pintxo Lehiaketarekin. Azaroaren 22a arte herriko hainbat tabernek aurtengo proposamenak eskainiko dituzte. Eta asteburuan, larunbatean Txistorraren Eguna, eta igandean Bakailao Lehiaketa ospatuko dira. Datorren astean, San Andres egunean, Eibarren ohiko azoka ospatuko da, beste ekitaldi askoren artean.

Oraindik San Andres eguenrako 10 egun falta diren arren, Eibarren hasi dira euren patroiaren jaiak prestatzen. Gaurtik ostegunera arte, azaroaren 22a, herriko hainbat taberna eta jatetxeek parte hartuko dute San Andres Pintxo Lehiaketaren XV. edizioan. Gainera, asteburuan zehar askotariko ekintzak egingo dira, azaroaren 30a, San Andres eguneko ospakizunen aurretik. Egitarau osoa jarraian:

Azaroak 20, 21, 22:

  • Eibarko Tabernarien Arteko XV. Pintxo Lehiaketa. "San Andres Saria".
    • Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea Merkataritza Gune Irekia, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin.

Azaroak 24, larunbata:

  • 09:15-22:00: Untzaga Plaza.
    • XVI. Txistorraren Eguna.
      • Kilometro bat txistor prestatu eta salgai ipiniko da.
      • Egunean zehar kirol erakustaldiak, musika, jokoak…
      • Antolatzailea: Club Ciclista Eibarrés.
  • 23:00-02:30: Untzaga Plaza.
    • Kontzertua: Liher + Legarre lokaleko beste talde bi.

Azaroak 25, igandea:

  • 11:30: Bakailao Kofradiaren XXV. Kapitulua.
    • Kofradien kalejira Ipur sagardotegiatik Portalearaino.
  • 12:00: Bakailao Kofradiaren XXV. Kapitulua.
    • Kapituluaren bilera Portalean eta Ohore-Anaikideen izendapena: Mateo Guilabert Lopetegui, Pedro Iriondo eta Koro Alonso Santamaría.
  • 11:00: Untzaga Plaza.
    • XXVI. Bakailao Txapelketa. "San Andres Saria"
  • 19:00: Portalea.
    • San Andres Bertso Jaialdia.
      • Honako bertsolariek jardungo dute Jon Mikel Mujikaren gidaritzapean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Unai Mendizabal.
      • Aldez aurretik, 18:30ean, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatuko dira.
      • Antolatzailea: ...eta Kitto!

Azaroak 29, osteguna:

  • 17:30-18:30: Untzaga Plaza.
    • Disko-Festa Haurrentzat Arima-Cool-en eskutik.
  • 19:30-22:00: Untzaga Plaza.
    • Kontzertua: Nor naiz + Versionarios.

Azaroak 30, larunbata. SAN ANDRES EGUNA:

  • 09:30: XL. San Andres Nekazal Azokaren epai-mahaiaren lanen hasiera.

  • 09:30: Ganadu Erakusketa.

  • 12:00: Bikotekako Aizkolarien Txapelketa.
    • Gazte txapelketan 2 bikote.
    • Helduen txapelketan 3 bikote.
  • 12:00: German Meabebasterretxea eta Mikel Mendizabal Bertsolarien eta Jainaga eta Narbaiza Trikitilarien emanaldia eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren Trikitilarien Kalejira.

  • 12:30: Plazara Dantzara Erromeria Kezka Dantza Taldearen eskutik, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin.

  • 13:00: San Andres Azoka, Pintxo Txapelketa eta Kartelen sari banaketa.

  • 19:00: Plazara Dantzara Erromeria, Garikoitz Otamendi musikaria eta Patxi Monteroren dinamizazioarekin.