Debabarreneko TripontziakBertako produktuekin osatutako proposamen gastronomiko bikainak dastatzeko aukera ezin hobea. Gainera, sari potoloak eskuratu ahal izango dituzu: Twitter-en, partekatu argazkiak zure Tripontziak momentua kontatuz; Facebook-en, sartu Debabarrena Turismok duen orrian eta erantzun zuzen galderari. On egin! https://www.debabarrenaturismo.com/eu/gastronomia-old/tripontziak-old/debabarreneko-tripontziak-1https://www.debabarrenaturismo.com/logo.png
Debabarreneko Tripontziak
Bertako produktuekin osatutako proposamen gastronomiko bikainak dastatzeko aukera ezin hobea. Gainera, sari potoloak eskuratu ahal izango dituzu: Twitter-en, partekatu argazkiak zure Tripontziak momentua kontatuz; Facebook-en, sartu Debabarrena Turismok duen orrian eta erantzun zuzen galderari. On egin!
I. lehiaketa
tripontziak
14/11/11 00:00
14/11/27 00:00
Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 25 eurotan, Tripontziak Pintxoak 5 eurotan (2 pintxo eta 2 edari) eta Tripontziak Egonaldiak (ostatua gosariarekin, Tripontziak menua eta oparia) pertsonako 48 eurotan.
Tripontziak Egonaldiak barne hartzen du: gau bateko ostatua eta bertako produktuez osatutako gosaria Goikola nekazalturismoan + Tripontziak Menua, aukeratutako jatetxean + gazta zati bat opari.
Egonaldi gastronomiko honen prezioa 48€/pertsonako.
Informazioa eta erreserbak: www.goikola.com / T: 943 199 082
Partekatu argazki bat zure "Tripontziak momentua" lagunei kontatuz. Ez ahaztu txio horretan #Tripontziak traola idazteaz, ezta taberna edo jatetxearen izena aipatzeaz ere.
Parte hartzen duten guztien artean sari potoloak zozkatuko ditugu:
1. Tripontziak Egonaldi bat (gau bateko ostatua eta gosaria Goikola nekazalturismoan + Tripontziak Menua, aukeratutako jatetxean + gazta zati bat opari).