Talo eguna LasturrenOtsaileko lehen igandean ospatzen dute Itziarko (Deba) Lastur auzoan ‘Talo eguna’.https://www.debabarrenaturismo.com/eu/gastronomia-old/plan-gastronomikoak/talo-eguna-lasturrenhttps://www.debabarrenaturismo.com/logo.png
Talo eguna Lasturren
Otsaileko lehen igandean ospatzen dute Itziarko (Deba) Lastur auzoan ‘Talo eguna’.
Deba
Otsaileko lehen igandean
Bertako taloak famatu bihurtu dira azken urteotan Debabarrenean. Arto-irina, ura eta gatzarekin masa egiten dute. Nobedade bezala, masa haunditu eta forma emateko, oihal berezi bat erabiltzen dute taloa xigor dadin eta honek zapore hobeagoa izan dezan.
Lasturko bi errotak, XV. mendean sortutako burdinolak dira, eta beranduago, egungo errotetan birmoldatu zituzten. Gaur egun, edonor joan daiteke hauek bisitatzera eta zer nolako lana egiten duten ikustera ere bai. Bertan erabiltzen duten irinarekin, talo ezberdinak egiten dituzte: txokolatezkoak zein hestebeteak.