San Martin azokaErmuko San Martin azoka, Euskal Birusa Kultura elkarteak 1990. urtean bultzatutako ekimena da. Urtez urte herrian sustraitu da, jai-egun ospetsua eta nekazaritzako produktuen eta euskararen erreferentea bilakatuz.https://www.debabarrenaturismo.com/eu/gastronomia-old/plan-gastronomikoak/san-martin-azokahttps://www.debabarrenaturismo.com/logo.png
San Martin azoka
Ermuko San Martin azoka, Euskal Birusa Kultura elkarteak 1990. urtean bultzatutako ekimena da. Urtez urte herrian sustraitu da, jai-egun ospetsua eta nekazaritzako produktuen eta euskararen erreferentea bilakatuz.
Ermua
Azaroaren bigarren larunbatean
Azoka, euskara sustatzea helburu duen Euskal Birusa elkarteak antolatzen du eta herritar askoren laguntzaz azaroaren bigarren larunbatean mugitzen du herri osoa, eta jai giroan murgiltzen du.
Gure baserrietako produktuak eta artisau produktuak erosteko azoka famatu honetara gerturatu zaitezke, eta kasu batzuetan, baserrietara bertara.
Azokaz gain, eta egun horretan ospatzen dituzten ekitaldiez gain, aipatzekoa da azokaren aurreko egunetan antolatzen duten kultur egitaraua.