Lehiakortasun Programetan parte hartzeko aukeraDebabarrena Turismoko Lehiakortasun Programak Basquetour-ek diruz lagunduta eta Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, babestuak daude. Debegesatik kolaboratzaileentzat kudeatzen eta eskaintzen diren programak ondorengoak dira:https://www.debabarrenaturismo.com/eu/eskualdea/egin-zaitez-kolaboratzaile/lehiakortasun-programetan-parte-hartzeko-aukerahttps://www.debabarrenaturismo.com/logo.png
Lehiakortasun Programetan parte hartzeko aukera
Debabarrena Turismoko Lehiakortasun Programak Basquetour-ek diruz lagunduta eta Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, babestuak daude. Debegesatik kolaboratzaileentzat kudeatzen eta eskaintzen diren programak ondorengoak dira:
1.- SICTED Programa
Azelerazio-zikloa: programan parte hartzen duten enpresa berriei zuzendua. Urte baten epean burutu behar da eta programaren baitan jasotzen dira 5 prestakuntza-saio, 3 tailer, 3 bisita tekniko eta kanpo-ebaluaketarako bisita.
Bereizketa ziklo azeleratua: 2 orduko iraupeneko formakuntza saio boluntarioa eta kanpo-ebaluaketa.
Berrikuntza eta jarraipen zikloa: programan esperientzia duten enpresak. Bi orduko trebakuntza-saioa eta kanpo-ebaluaketa aurreikusten dira.
2.- ITK Programa
Maila lortzea: Tecnaliak egindako diagnosia, 3 jarraipen bisita eta kanpo-ebaluaketa egiten dira. Diagnosian trebakuntza saioen beharra identifikatuz gero, tailerrak antolatuko dira.
Mailaren mantenua: jarraipen bisita bat eta kanpo-ebaluaketa.
3.- EKOLABEL eta Energia Eraginkortasuna programak
EEE Euskal Energia Erakundeak BASQUETOUR-en lankidetzarekin bultzatutako programak dira.
Proiektuaren garapena ezagutzeko asmoz, proiektuaren eragileekin batera gauzatuko dira bisitak. Enpresari, kanpo-ikuskapenaren arduraduna den enpresari begira, babesa eta laguntza eskaintzen zaizkio.
Gainera, lehiakortasun programen baitan, aholkularitza tekniko pertsonalizatua eta dagokion plataformaren kudeaketa eskaintzen dira, baita Basquetour-ekin bitartekaritza ere.