Bisita Gidatuak

Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar burutzen da, Soraluze, Elgoibar eta Bergarako udalerriak lotzen dituen Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa zeharkatuz. 9 km-ko ibilbidean 7 monumentu megalitiko bisitatzen dira. Guztira 4 orduko mendi-ibilaldi bat da.

Hasiera Karakateko aparkalekuan: https://goo.gl/maps/WRRjFBpvJuPfvaFG6 

dolmenak-01.jpeg

Bisita gidatuen datak

  • Euskaraz:
    • Ekainaren 14a, 10:00
    • Uztailaren 12a, 10:00
    • Uztailaren 26a, 10:00
    • Irailaren 6a, 16:00
    • Urriaren 25a, 10:00
  • Gaztelaniaz:
    • Ekainaren 28a, 10:00
    • Uztailaren 24a, 10:00
    • Abuztuaren 9a, 10:00
    • Abuztuaren 30a, 10:00
    • Irailaren 27a, 10:00

Informazioa gehiago eta izen ematea

Informazio osagarria

Beharrezkoak: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait, eguraldiaren arabera txapela, eguzkirako krema edo xira.

Ohartarazpenak Errespetuz jokatu, bai ingurunearekiko baita beste partaideekiko ere. Haurrekin doazenek haien zaintzaz arduratu. Egin dezagun guztion artean bisita lasaia eta entretenigarria, une oro, GIDAREN argibideei kasu eginez.

Erreserba izen emate ordenaren arabera gauzatzen da. Kopuru limitea gaindituz gero data berri bat proposatzeko harremanetan jarriko gara.

dolmenak-02.jpg