Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Armagintza Museora doako bisita gidatuak, euskaraz eta gazteleraz, otsailak 17an, larunbata

Armagintza Museora doako bisita gidatuak, euskaraz eta gazteleraz, otsailak 17an, larunbata

2018/01/29

Euskarazkoa arratsaldeko 17:00etan egingo da, gaztelerazkoa, aldiz, 18:30etik aurrera. Txanda bakoitzeko 20 pertsona hartuko dira gehienez. Izena eman daiteke telefonoz (943 70 84 46) edo e-posta bidez (museoa@eibar.eus)

Gehiago irakurri

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41.edizioa, otsailak 16 eta 23 bitartean

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41.edizioa, otsailak 16 eta 23 bitartean

2018/01/26

Otsailaren 16an, Giza Estatuen XVI. edizioa izango da. Bi egun beranduago, otsailaren 18an, Coliseoak "Entre actores" hitzaldi-solasaldia hartuko du Eibarko Antzerki Jardunaldiei hasiera emateko, 19:00etan. Gure artean izango dugu hainbat edizioetan antzezle bezala aritzeaz gain, 2007ko edizioan Jardunaldiak aurkeztu zituen José Sacristán. Bere alboan izango dira Gurutze Beitia antzezle, zuzendari, gidoigile eta erregistro eta ospe handiko aurkezlea, baita Imanol Arias eta Inaki Miramón ere. Sarrera doakoa izango da. Beste batzuen artean, sei talde edo konpainia euskaldun izango dira; 4 antzezlan euskaraz eskainiko dituzte eta beste lau gazteleraz.

Gehiago irakurri

Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztuko du bost egunez Madrilgo FITUR azokan

Debabarrenak bere turismo eskaintza aurkeztuko du bost egunez Madrilgo FITUR azokan

2018/01/15

Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak asteazkenean hilak 17 irekiko ditu ateak. Igandera arte, urtarrilak 21, Debabarrena produktu anitzeko jomuga modura promozionatuko da.

Gehiago irakurri

Armagintza Museoak ate irekiak antolatu ditu datorren 18etik 21era, bilduma jendeari hurbiltzeko

Armagintza Museoak ate irekiak antolatu ditu datorren 18etik 21era, bilduma jendeari hurbiltzeko

2018/01/12

XI. urteurrena dela-eta, interesa dutenek museora doan sartzeko aukera izango dute egun horietan

Gehiago irakurri

Turismo Enogastronomiko Gida berritu da, Euskadi Gastronomikako kide diren establezimenduen zerrenda gaurkotuarekin

Turismo Enogastronomiko Gida berritu da, Euskadi Gastronomikako kide diren establezimenduen zerrenda gaurkotuarekin

2018/01/12

Euskal gastronomiari buruzko informazio xehea eta zabala eskaintzen da edizio berrian

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkea, The Guardian egunkarian

Euskal Kostaldeko Geoparkea, The Guardian egunkarian

2018/01/12

'Flyscharen Ibilbidea' Europako bost ibilbide labur ederrenen artean aukeratu dute.

Gehiago irakurri

Geoparkeko mendien sorrera ezagutzeko mendi ibilaldia larunbatean

Geoparkeko mendien sorrera ezagutzeko mendi ibilaldia larunbatean

2017/12/13

Itziarko plazatik abiatu, Arbileko balkoitik igaro eta Lasturren amaituko da ibilaldia, bertako tabernan mokadutxo bat eginez. Doan izango da. Ibilaldi gidatua larunbatean egingo da, hilak 16, euskaraz. Izen-ematea: 943 192 452 – turismo@geoparkea.com.

Gehiago irakurri

1200 menu baino gehiago eskaini dira IV. Tripontziak edizioan, inoizko zifrarik handiena

1200 menu baino gehiago eskaini dira IV. Tripontziak edizioan, inoizko zifrarik handiena

2017/12/12

Guztira 1264 menu eman dira Tripontziak-eko IV. edizioan parte hartu duten 7 jatetxeetan. Partaidetza zabala izateaz gain, nabarmengarria da sare sozialetan izan duen oihartzuna, izan ere, pertsona askok partekatu dute Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan euren Tripontziak esperientzia.

Gehiago irakurri

San Andres azokak 78 ekoizle bilduko ditu aurten

San Andres azokak 78 ekoizle bilduko ditu aurten

2017/11/29

Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egingo da urtero legez. Azokan salgai ipiniko dira ondorengo produktuak: barazkiak, frutak, eztia, gazta, txakolia, ogia eta lorak.

Gehiago irakurri

Facebook duten kolaboratzaileei zuzendutako ikastaroa egingo da Debegesan abenduaren 13an, asteazkena

Facebook duten kolaboratzaileei zuzendutako ikastaroa egingo da Debegesan abenduaren 13an, asteazkena

2017/11/23

Nola atera zure Facebook orriari ahal den errendimendu handiena? Datorren abenduaren 13an, asteazkenean, arratsaldeko 16:00etan, sare sozial horri buruzko prestakuntza saioa eskainiko zaie dohainik Debabarrena Turismoko kolaboratzaile diren establezimenduei. Izena ematea derrigorrezkoa da (epea: azaroaren 29ra arte)

Gehiago irakurri

Doako bisita gidatuak, tailerrak eta Ion Fiz moda diseinatzaileari buruzko erakusteka Eibarko Armagintza Museoan

Doako bisita gidatuak, tailerrak eta Ion Fiz moda diseinatzaileari buruzko erakusteka Eibarko Armagintza Museoan

2017/11/23

Abendua ekitaldiz josita dator Eibarko Armagintza Museoan. urtea behar bezala amaitzeko, pertsona orori zuzendutako ekintzak antolatu dira. Ez diezazutela kontatu, zatoz! Ez zara damutuko!

Gehiago irakurri

Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldiak hartuko ditu asteazkenetik aurrera Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Debak eta Mutrikuk osatzen dutena, besteak beste

Euskadiko III. Geodibertsitate Jardunaldiak hartuko ditu asteazkenetik aurrera Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Debak eta Mutrikuk osatzen dutena, besteak beste

2017/11/22

Jardunaldien baitan bost hitzaldi, profesionalen arteko bi lan-mahai eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko interesgune nagusien kudeaketa ezagutzeko irteera egingo dira.

Gehiago irakurri

Eibarko 26 tabernen pintxo onenak dastagai izango dira ostegunera arte, 'San Andres Saria' lehiaketaren baitan

Eibarko 26 tabernen pintxo onenak dastagai izango dira ostegunera arte, 'San Andres Saria' lehiaketaren baitan

2017/11/21

San Andresak ate joka ditugu. Aurretik motorrak berotzeko eta jai-giroan sartzeko asteazkena eta ostirala bitartean, 'San Andres Saria' Pintxo lehiaketa egingo da tabernarien artean

Gehiago irakurri