Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Debabarrena FITURen

Debabarrena FITURen

2005/01/24

Debabarreneko ordezkaritza; alkate, zinegotzi, turismo teknikari eta Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearen (DEBEGESA) gerenteaz osatua, Madrideko IFEMA azokan urtarrilak 26tik 30era ospatuko den XXV.Nazioarteko Turismo-azokan izango da (FITUR 2005).

Gehiago irakurri

Debabarreneko Neguko Feriak

Debabarreneko Neguko Feriak

2004/12/15

Neguarekin batera Debabarreneko hainbat herritan Neguko azoka tradizionalak antolatzen dira. Abendua eta Urtarrilean ospatzen dira Neguko azoka hauek. Abenduaren 18an Mutrikun “Santo Tomas Ferixa” ospatuko da, ondoren Abenduak 31an Elgoibarren ospatzen den “Gabon Zaharretako Feria”-k hartuko du lekukoa eta azkenik hasi berria den urtea ospatzeko , Urtarrilaren 8an, Deban “Soro Feria” izenez ezaguna den feria ospatzen da.

Gehiago irakurri

Sinatu da Debako Turismo Bulegoa, Turismo Bulegoen Euskal Sarean(ITOURBASK) sartzeko dokumentua

Sinatu da Debako Turismo Bulegoa, Turismo Bulegoen Euskal Sarean(ITOURBASK) sartzeko dokumentua

2004/12/13

Abenduaren 10ean Ifar Kale 4.ean kokatzen den Debako Turismo Bulegoan, Koro Garmendiak (Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordea) eta Jesús Mari Agirrezabalak (Debako Alkatea), Debako Turismo Bulegoa ITOURBASK Turismo Bulegoen Sarera atxikitzeko dokumentua sinatu zuten.

Gehiago irakurri

Debabarreneko materiala Durangoko Liburu eta Disko azokan

Debabarreneko materiala Durangoko Liburu eta Disko azokan

2004/12/03

Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Liburu eta Disko azokan Debegesak argitaratutako “Debabarrena interes paisajistikoa duten guneak” eta Debabarreneko eskualdeko 12 ibilbide biltzen dituen karpetak salgai izango ditugu.

Gehiago irakurri

Kirola Euskaraz programaren aurtengo fitxa didaktikoen eta datorren urteko beken XV.edizioaren aurkezpena.

Kirola Euskaraz programaren aurtengo fitxa didaktikoen eta datorren urteko beken XV.edizioaren aurkezpena.

2004/11/30

Abenduak 1ean eguardiko 12etan Azitain Industrian kokatua dagoen Debegesako (Debabarreneko garapen ekonomikorako elkartea) areto nagusian Kirola Euskaraz programaren aurtengo fitxa didaktikoen eta datorren urteko beken XV.edizioaren aurkezpena izango da.

Gehiago irakurri

Eibarko San Andres jaietako ospakizunei hasiera eman zaie

Eibarko San Andres jaietako ospakizunei hasiera eman zaie

2004/11/24

Eibartarrentzat oso preziatuak diren San Andresen inguruko ospakizunak hasiak dira jada.

Gehiago irakurri

Debabarreneko Jatetxeak debabarrenaturismo.com web orrialdean

Debabarreneko Jatetxeak debabarrenaturismo.com web orrialdean

2004/11/22

Jadanik Interneten ikusgai dugu Debabarrena Turismo webgunean Debabarrena eskualdeko jatetxeen informazioa . Bertan jatetxe bakoitzak eskaintzen dituen aukerak eta prezioak aurkituko dituzu.

Gehiago irakurri

Debabarreneko ordezkari turistikoak Bisita Teknikoa Geronan.

Debabarreneko ordezkari turistikoak Bisita Teknikoa Geronan.

2004/11/15

Debabarreneko ordezkaritza turistiko zabala, hala nola alkate,zinegotzi, Turismo teknikari eta establezimendu turistikoen jabeek Debegesak, turismoaren inguruan, antolatu dituen Jardunaldi Teknikoetan parte hartu dute.

Gehiago irakurri

DEBAJAZZ: IBETONDOKO JAZZA DEBABARRENIAN lelopen burutuko dira azaroan zehar   aurtengo Jazzaldi ikuskizunak Debabarreneko zenbait herritan.

DEBAJAZZ: IBETONDOKO JAZZA DEBABARRENIAN lelopen burutuko dira azaroan zehar aurtengo Jazzaldi ikuskizunak Debabarreneko zenbait herritan.

2004/11/05

Azaroan zehar (6,12,13,19 eta 20an) Debabarreneko zenbait herritako kalekantoietan Jazz doinuak entzuteko aukera izango dugu.

Gehiago irakurri

“Maridaje”-ari buruzko Jardunaldiak Eibarko Krabelin Hotelean

“Maridaje”-ari buruzko Jardunaldiak Eibarko Krabelin Hotelean

2004/10/27

Azaroaren 7,14,21 eta 28an 21:30etan Eibarko Krabelin Hotelean “Maridaje”-aren inguruko Jardunaldiak ospatuko dira.

Gehiago irakurri

Bisitariei dagokionean Uda oparoa izan dute Debako eta Mutrikuko Turismo Bulegoek.

Bisitariei dagokionean Uda oparoa izan dute Debako eta Mutrikuko Turismo Bulegoek.

2004/10/15

Datu orokorrak kontuan izanik, aipatu beharra dago aurtengo uda, bisitariei dagokionean, oparoa izan dela . Datu orokorrei erreparatzen badiegu Mutrikuk, bisitariei dagokionean, %74ko igoera izan du, Debak berriz %90eko igoera izan duelarik.

Gehiago irakurri

Labetik atera berria "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" ikerketa lana.

Labetik atera berria "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" ikerketa lana.

2004/10/05

Urriak 7 Osteguna, goizeko 11:15ean Geografia Katedraduna den Gema Floridok "Patrimonio Rural, paisaje y territorio en la comarca de Debabarrena" izenburupean burututako lana aurkeztuko du DEBEGESAN (Azitaingo industrialdean).

Gehiago irakurri

Urriaren 2an, Mendaron ospatuko da Euskal Herriko lehen Grafitti lehiaketa

Urriaren 2an, Mendaron ospatuko da Euskal Herriko lehen Grafitti lehiaketa

2004/09/20

Urriaren 2an, Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, Gazte Sortzaile Sariak 2004 (1go edizioa) ospatuko da Mendaroko Udalerrian. Ekintzaren helburu nagusia, gazteen sormena eta beraien ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. Lehiaketa Graffitiaren inguruan egingo da eta aldez aurretik horma zatia esleitu zaien marrazkiak izango dira urriaren 2an goizeko 10etatik aurrera lehian arituko direnak.

Gehiago irakurri

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroa ikasturte berriari hasiera emateko prest

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroa ikasturte berriari hasiera emateko prest

2004/09/14

Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroak artisau teknika sailean artisau profesionalak eratzea du helburu. Era honetan, eskeintzen duen espezialitate ( har-lanketa eta zur-lanketa, zeramika, brontze galdaketa artistikoa eta grabaketa kalkografikoa) aukeren ikaskuntzarako matrikulazio epea jada zabalik aurkitzen da. Ikasturtea urritik ekainerartekoa da eta ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:30era. Matrikula 600€ da material eta erraminten erabilera barne.

Gehiago irakurri

Debabarreneko Udako Jaien egitaraua

Debabarreneko Udako Jaien egitaraua

2004/08/21

Debabarrenean uda osoan zehar jai giro aparta egoten da. Herri guztiek beren ohitura eta tradizioari jarraituz ekitaldi ugari antolatzen dituzte. Bertan Euskal kultura eta tradizioarekin zerikusia duten jardueraz gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

Gehiago irakurri

Udan zehar Deba eta Mutrikuko  kaleetan era ezberdinetako azokak ikusgai izango ditugu.

Udan zehar Deba eta Mutrikuko kaleetan era ezberdinetako azokak ikusgai izango ditugu.

2004/08/12

Debabarrenean ohikoak diren merkatuez gain Udaran zehar ikutu berezia duten azokak antolatzen dira. Batzuk aipatzekotan abuztuaren 15ean Deban ospatuko den Artisau Azoka eta irailak 4 eta 5ean ospatuko den Erdi Aroko azoka eta Mutrikun abuztuaren 21ean ospatuko den Erdi Aroko azoka aipatuko genituzke .

Gehiago irakurri

Debabarreneko eskaintza turistikoak pauso garrantzitsu bat eman du KRESALA Hotelaren irekierari esker.

Debabarreneko eskaintza turistikoak pauso garrantzitsu bat eman du KRESALA Hotelaren irekierari esker.

2004/08/10

Jadanik martxan dago Deba udalerrian, itsasoaren magalean, kokatuta dagoen KRESALA Hotela. Eskeintzen dituen askotariko zerbitzuen artean (jatetxea,kafetegia, itsasaldeari begira dagoen terraza...), Talasoterapia zentrua aurkitzen dugu; nahiz eta momentu honetan funtzionamenduan ez egon aurki zerbitzu honetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gehiago irakurri

Mutrikuk Bentalekua museoa berriro ere martxan jarri du.

Mutrikuk Bentalekua museoa berriro ere martxan jarri du.

2004/08/09

Mutrikura egun pasa datorren edonork bisita dezake Bentalekua museoa. Bertan garai batean arrainaren enkantea egiteko erabiltzen zen egurrezko makina ikusgarria ikusteaz gain Mutriku eta itsasoa izeneko erakusketa interesgarriaz goza dezakegu. Museoaren sarrera dohainekoa da eta ordutegia berriz asteazkenetik larunbatera 16:00etatik 18:00etara.

Gehiago irakurri

Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Debabarreneko altxor ezkutuetako bat.

Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Debabarreneko altxor ezkutuetako bat.

2004/08/06

Debabarreneko eskualdeak ezezagunak zaizkigun altxor miresgarriekin topo egiteko aukera eskeintzen digu. Altxor horietako bat Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea izanik.

Gehiago irakurri

Debako XXI.Udako Musikaldia

Debako XXI.Udako Musikaldia

2004/08/03

Abuztuko ostegun guztietan, 5,12,19 eta 26an arratsaldeko 8,30etan Debako Santa Maria elizako klaustroan XXI.Udako Musikaldia barruan antolatzen diren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Bertan Erdi aroko musika,pianoa,kantua, dantza eta hainbat ekitaldi bereziaz gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

Gehiago irakurri