Urtero bezala, aurten ere, Apirilaren 2an, Berdel Eguna ospatuko da Mutrikun

2016/03/22
Egun honetarako planik ez baduzu, ez galdu xarma berezia duen arrantza-herri hau bisitatzeko aukera.

Datorren Apirilaren 2an, XXI. Berdel Eguna ospatuko da Mutrikun. Goizean goizetik eta eguerdirarte azoka txikia ospatuko da Beheko plazan eta 10.00etan Mutrikuko XI. Belauntzien txapelketari emango zaio hasiera.

Eguerdiko 12.00etatik aurrera Berdel pintxopotea eta trikitilarien kalejira izango da herriako tabernetan zehar, eta 13.00etan Mutrikuko abesbatzak kontzertua eskainiko du Zabiel Plazan.

Arratsaldean, 18.00etatik aurrera Berdel pintxo dastaketa herrikoia hasiko da portuan eta bitartean The Uski’s taldeak kontzertua eskainiko du jai giroan.

Amaitzeko, 22.00etan II. Berdel Sariaren ekitaldia ospatuko da eta zesta punta finala jokatuko da Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan.