"Tripontziak" lehiaketako irabazleetako batek, Vicente Guineak, jaso du bere saria

2014/07/17
Tripontziak lehiaketako hiru irabazleetako batek, Vicente Guinea elgoibartarrak (@11vigui), jaso du dagoeneko bere saria!

Eskuratu duen opari sorta bikaina: bi lagunentzat egonaldia Debako Perlakua-Saka nekazalturismoan, bi lagunentzat bazkaria edo afaria lehiaketan parte hartu duten hamabi jatetxeetako batean, eta Debabarreneko produktuekin osatutako otarra (Goienetxe eta Goikolako gazta, Txindurri Iturriko sagardo ekologikoa eta Mendaroko Txokolateak).

Irudian, garapen agentziako Turismo Saileko arduradun Cristina Iturriagagoitiarekin ikus dezakegu.

Zorionak!